Cirque du Soleil, Nespresso eta nazinoarteko hizlariak izango dira urrian Business Global Conference+i biltzarrean, Bilbon

Bizkaie! 2008-09-18 14:56

BGC+i biltzarraren zazpigarren edizinoak barrikuntzearen arloko ezagutza praktikoaren alde egiten jarrraituko dau, erakundeek eta alkarteek, euren eguneroko jarduerearen oinarritzat hartuta, barrikuntzea zelan erantsi behar daben izanik helburua.

'Berrikuntza irekia: ideia batuketa' lemapean, Business Global Conference+i (BGC+i) biltzarra egingo da Bilboko Euskalduna jauregian urriaren 22an eta 23an. Barrikuntzea izanik ardatza, barrikuntza bera izango da nazinoarte mailako 20 bat adituren berbaldien eta esperientzien gakoa. Aurtengo jardunaldietan lankidetzarako mekanismoak eta dinamikak bilatuko dira, beti be alkarren ideiak batuta barrikuntzea ekar leikienak, hain zuzen.

Ekitaldia Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI), Espainiako Elektronika eta Informazinoaren eta Telekomunikazinoen Teknologietako Enpresen Alkarteak (AETIC) eta Euskal Herriko Telekomunikazinoen Kluster Alkarteak (GAIA) antolatu dabe.

Henry Chesbrough, 'Open Innovation' dalakoaren aitatzat joten dana; Eric Von Hippel, MIT Sloan School of Management-ekoa; eta Jules Goddard izango dira BGC+I biltzarraren zazpigarren aldian parte hartuko daben hizlarietako batzuk.

Gainera, Cirque du Soleil, Nespresso eta NH Hoteles lako enpresek, eta Zaragozako (Espainia) eta Hanauko (Alemania) udalek, edota JAZ-Zubiaurrek, euren lanbide-esperientziak azalduko ditue, jazoera honen ezaugarri dan praktikotasuna helburu.

BGC+i biltzarraren zazpigarren edizinoak barrikuntzearen arloko ezagutza praktikoaren alde egiten jarrraituko dau, erakundeek eta alkarteek, euren eguneroko jarduerearen oinarritzat hartuta, barrikuntzea zelan erantsi behar daben izanik helburua. Business Global Conference+i, esperientziak alkartzeko eta trukatzeko gunea izanik, erakundeen barrikuntza arloko kasu praktikoetara egongo da zuzenduta. Parte hartu nahi dabenek webgune honetan emon leikie izena: www.ibgconference.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu