'Los Tigres del Norte' mexikarrek Donostian eta Bilbon joko dabe
2008-08-20 14:28 MusikeaEgunotan salgai jarritako '25 joyas' bere disko-bilduma barria aurkezteko birearen barruan, taldea Donostian izango da hilaren 21ean eta Bilbon 22an.
Kontzertuok uri bakotxeko Rockstar aretoetan izango dira eta sarrerak eskuragai dagoz Tick Tack Ticket, BBK eta Kutxa guneetan, 22 euroan.
Los Tigres del Norte talde mexikarrak egunotan salgai jarritako '25 joyas' bere disko-bilduma barria aurkezteko birearen barruan, Donostian eta Bilbon joko dau, hilaren 21ean eta 22an, hurranez hurran.
Kontzertuok uri bakotxeko Rockstar aretoetan izango dira eta sarrerak eskuragai dagoz Tick Tack Ticket, BBK eta Kutxa guneetan, 22 euroan.
Azken disko-bildumeak, DVD batez lagunduta, taldearen 40 urteko ibilbidearen laburpena batzen dau. Lanean, euren 30 diskoetatik ataratako 25 kanta dagoz, besteak beste, 'Regalo Caro', 'Le compré la muerte a mi hijo' edota 'En que falle'.
Taldearen ibilbidean, mexikarrek hainbat sari jaso ditue. Aitatzekoak dira 'Detalles y emociones' eta 'Historias que contar' diskoakaz lortutako Grammy sari biak eta 'Historias que contar' lanari esker jasotako Latin Grammy saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!