Zientzia eta teknologiako goi-mailako ikasketetan gradudunen EBko tasarik altuena EAEn dago

Bizkaie! 2008-08-19 15:35

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) zientzia eta teknologiako goi-mailako ikasketetan gradudunen tasea, 20 eta 29 urte bitarteko biztanleen artean, 26,6koa da 1.000 biztanleko. Kopuru hori EBko 27 herrialdeen batez besteko kopuruaren bikoitxa da (12,9 1.000 biztanleko).

Euskal Autonomia Erkidegoan zientzia eta teknologiako goi-mailako ikasketetan gradudunen tasea, 20 eta 29 urte bitarteko biztanleen artean, 26,6koa da 1.000 biztanleko. Kopuru hori EBko 27 herrialdeen batez besteko kopuruaren bikoitxa da (12,9 1.000 biztanleko).

Euskal Estatistika Erakundeak jakitera emon dauenez, EAEko datuak EB-27 eratzen daben herrialde guztietako datuakaz konparetan badira, EAE horreen guztien buruan dago. Europako Batasuneko herrien artean, tasarik altuenak honako herrialde honeetan dagoz: Irlanda (24,5), Frantzia (22,5), Lituania (18,9), Erresuma Batua (18,4), Finlandia (17,7), Danimarka (14,7) eta Suedia (14,4). Tasarik bajuenak, barriz, honeek: Malta (3,4; 1.000 biztanleko), Zipre (3,6) eta Hungaria. Espainiari jagokon tasea 11,8 da 1.000 biztanleko.


Bigarren mailako ikasketak

Bestalde, 20 eta 24 urte bitarteko biztanleen artean gitxienez bigarren mailako hezkuntzako ikasketak gainditu dituen biztanleen indizea EAEn, 2007an, % 79,9koa izan zan. EAEko datuak EB-27koakaz konparau ezkero, EAEko indizea 1,6 altuagoa dala ikus daiteke. Espainian indize hori % 61,1ekoa da, Malta (%54,7) eta Portugalekoa (%53,4) baino altuagoa baino ez. EB-27a osotzen daben herrialdeen artean indizerik altuenak, ikasketa horreei jagokenez eta aztertutako adin tartean, Txekiar Errepublika (% 91,8), Eslovenia (% 91,5), Eslovakia (% 91,3), Lituania (% 89), Suedia eta Irlanda (% 86,7) dagoz buruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu