Itsasoan honezkero Ragaine II

Bizkaie! 2008-09-08 10:10   Euskaldunak munduan

Eguraldi ederragaz eta senitarteko eta lagunen negar malkoen artean itsasoratu zan atzo, hilak 7, eguerdi aldera Ragaine II belaontzia.

Eguraldi ederragaz eta senitarteko eta lagunen negar malkoen artean itsasoratu zan atzo, hilak 7, eguerdi aldera Ragaine II belaontzia. Andrius Varnas eta Rasa Varnaite aita-alaba lituaniarren eta Egoi Urkiza galdakoztarraren abenturea hasi baino ez da egin, aurretik, 14 etapa eta 26.600 itsas-milia. Datozen bi urteotan munduari itzulia emotea da asmoa eta honezkero, atzera bueltarik ez dago.

Preparazinoetan sufridutako tensino eta burukominak joan ziran eta, esandako moduan, Bermeoko Andra Mari Jaiak hasteko ordu batzuk falta zirala itsasoratu ziran, eguraldi ederragaz, haize gitxigaz eta metro biko olatuakaz.

Lehenengo geldialdia Coruñan egingo dabe, ezustekorik ez bada asteon, eguaztenean edo eguenean.

Ez ahaztu, Bizkaie!-ko azpiatal honetan Ragaine II (2008-2011) belaontziaren gorabehera guztien barri emongo deutsuegula.

Ragaine II belaontziaren lehenengo pausuak ikusteko klik egin ondoko loturatan:

http://www.youtube.com/watch?v=mCd9XphUJsM
http://www.youtube.com/watch?v=nEwy7eC_lIc

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu