Donostiako Bagera alkarteak euskereari Zinemaldian emoten jakon tratamentua aztertuko dau
2008-09-08 17:40 Euskerea berbagai'Urteroko azterketa honegaz, euskereari eskaini jakon tratamentuak aldaketarik izan dauen eta, orokorrean, eskaini jakon presentzia zelakoa izan dan jakitera emon gura dogu', esan dau Bagera Donostiako alkarteak.
Donostiako Bagera alkarteak Zinemaldian euskereari emoten jakon tratamentua aztertuko dau, azken urteotan egin izan dauen legez.
Alkarte honetatik esan dabenez, Zinemaldiak Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko dirulaguntzinoa jasoten dauen neurrian eta EAEn hizkuntza ofiziala izanik 'gitxienez, gazteleraren tratamentu bardina izan behar dau', Donostiako Udal Ordenantzetan be adierazoten dan moduan.
'Urteroko azterketa honegaz, euskereari eskaini jakon tratamentuak aldaketarik izan dauen eta, orokorrean, eskaini jakon presentzia zelakoa izan dan jakitera emon gura dogu', esan dau Bagera Donostiako alkarteak. Kontuak kontu, emoitzen arabera alkarteak proposamen zehatzak egingo ditu euskerearen tratamentua hobetzeko.
Horrezaz gan, Zinemaldiaren barruko ekitaldi desbardintan parte hartzen dabenei erabilitako hizkuntzak zeintzuk izan diran jakinarazotea eskatu deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!