Musikale jaialdiak emongo deutso udeari amaierea
2008-09-10 15:19 MusikeaHerrialde desbardinetako hamabi taldek parte hartuko dabe aurten irailaren 19tik 21era bitartean Basaurin, Erandion, Leioan eta Sestaon ospatuko dan Musikale jaialdian.
Herrialde desbardinetako hamabi taldek parte hartuko dabe aurten irailaren 19tik 21era bitartean Basaurin, Erandion, Leioan eta Sestaon ospatuko dan Musikale jaialdian. Izenak berak dinoan legez, musikea izango da ekimeneko protagonista nagusia baina, doinuak areto zarratuetan entzun beharrean, kaleetan entzungo dira. Aurkezpen prentsaurrekoan Bizkaiko Kultura Diputadu Josune Ariztondo eta parte hartuko daben herrietako udal ordezkariak izan dira, baita BBK-ko ordezkari bat be.
Nazinoarteko Kaleko Musikarien VIII. Topaketea, euskal taldeez gan, Frantziatik, Kolonbiatik edota Britainia Handitik etorritako taldeak izango dira. Euskal taldeen artean Albokale nabarmendu daiteke, albokarien lehenengo banda euskalduna, albokariez gan, panderoez eta atabalez osotutakoa. 'Udeari amaierea emoteko, musika mueta, erritmo eta koloro askotariko ikuskizunak izango dira Bizkaiko lau herriotan', azaldu dau Ariztondok. Albokale taldeaz gan, Erandioko Musika Bandeak eta perFusión banda nafarrak be parte hartuko dabe Musikalen. Kanpotik, honako honeek etorriko dira: Bollywood Brass Band taldea dator Britainia Handitik, La Banda de Brallan Andaluziatik, Les Costards Frantziatik, Les Enjoliveurs Frantziatik, Los Aguilanderos de Murcia Murtziatik, Mademoiselle Orchestra Frantziatik, Proyecto Acunarte y Palo Q´sea Kolonbiatik eta Vatua L´Olla Kataluniatik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!