Zeanuriko Ermiten XXI. Ibilaldia, irailaren 14an

Bizkaie! 2008-09-09 12:51

Aurtengoagaz XXI. urtea beteko dau 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak eta ordutik hona hutsik egin barik eutsi deutse zeanuritarrek urteroko hitzorduari.

Irailaren 14an, domekan, egingo da Zeanuriko Ermiten Ibilaldia. Aurtengoagaz XXI. urtea beteko dau 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak eta ordutik hona hutsik egin barik eutsi deutse zeanuritarrek urteroko hitzorduari.

Hasierako helburuak ez dira aldatu: domeka goiza naturagaz hartu-emonetan eta kirola eginez igarotea, eta herritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko (Bizkaia) inguru zabalak eta ondare kulturala ezagutzera emotea. Ez dira gitxi, izan be, herri honetan sakabanaturik dagozan ermita edota eleizak, guztira hogei.

Beti legez, urtekerea herriko plazan izango da, goizeko 07:30etan, eta ibilbide osoa egiten dabenek hogeita hamazazpi bat kilometro beteko ditue. Plazatik abiatuz Andra Mari parrokiara zuzenduko dira parte-hartzaileak, eta hemeretzi ermita edota eleiza bisitauko ditue ibilbide osoa egiten dabenek, aurten be Egiriñako ((Gorbeia) Edurretako Amarena kanpo geratuko baita.

Ibilbide osoa egin gura ez dabenentzako beste bi laburragoak preparau ditue antolatzaileek: bata, 18 kilometrokoa, Undurraga auzunetik helmugara joateko aukerea emoten dauena; eta bestea, 28 kilometrokoa, Altzuako San Juan ermitatik helmugara zuzentzen dana.

Kontuak kontu, Zeanuriko ondare erlijiosoa ezagutzeaz gan uda sasoiaren azken egunotan natureak azaltzen dauen koloreen sinfoniaz gozetako aukera ezin hobea eskainiko dau Zeanuriko Ermiten Ibilaldiak.


Ibilaldiari buruzko zehetasunak

* Izena emotea: 06:45etik aurrera, herriko plazan.
Joko-Alaiko EZ Bazkideak: 6 €; Bazkideak: 2 €; eta 14 urtetik behera: doban.
* Urtekerea: 07:30ean, herriko plazan.
* Ibilbide luzea: 36 kilometro inguru.
* Ibilbide laburrak:
- 18 kilometrokoa: Undurraga auzunetik helmugarako bidea hartzen da.
- 28 kilometrokoa: Altzuako San Juan ermitatik helmugarako bidea hartzen da.
* Jan-edana: jan-edana ibilbidean zehar banatuko da.
* Dutxak: Herriko frontoian dutxetako aukerea egongo da.
* Laguntzaileak: Zeanuriko Udala, Gorbeialde Mendi Nekazaritza Alkartea, Eroski-Bilbondo, Euskaltel Norbega-Coca-Cola, Iruña Catering, Txoko Sagarna, Jubilatuen Taberna, Phoenix Publicidad eta Industrias BAI.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu