Bilboko Udalak X. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu dau
2008-09-08 12:36Aurreko edizinoan, nabarmen handitu zan aurkeztutako lanen kopurua, 29 saiakera lehiatu baitziran (bi euskerazko modalidadean eta 27 gaztelaniazkoan), 2007an saria lortu nahian aurkeztu ziran bederatzi lanen aldean.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak X. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu dau. Lehiaketa hau urterik urte antolatzen da 1999tik. Bizkaiko uriburuan jaiotako saiogile eta idazlerik unibersalenaren oroimenez eratutako sariketa honen azken edizinoan, ondokoak izan ziran irazleak: Jon Sudupe 'Hizkuntza ados jartzeko da' lanari esker eta Pere Ballart-ek eta Jordi Juliá-k osotutako bikotea 'Sobre islas y penínsulas. Ensayos de teoría de la literatura y literatura comparada' izenburuko saiakereagaz.
Aurreko edizinoan, nabarmen handitu zan aurkeztutako lanen kopurua, 29 saiakera lehiatu baitziran (bi euskerazko modalidadean eta 27 gaztelaniazkoan), 2007an saria lortu nahian aurkeztu ziran bederatzi lanen aldean.
Sariketa honek 7.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan, eta lanak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituen edozein nazionalidadetako saiakeragileek parte hartu leikie. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso bakoak izango dira derrigorrez, eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez. Jatorrizko lanak jasoteko epea 2008ko zemendiaren 28an amaituko da.
Lehiaketearen oinarriak Udalaren webgunean (www.bilbao.net) kontsultau daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!