Inoizkorik jente gehien erakarri dau aurtengo Getxo Folk Jaialdiak

Bizkaie! 2008-09-08 15:49   Musikea

Aurreko urteetako markak txiki itxita, 63.000tik gora lagun hurreratu dira joandako astegoienean Getxora, Areetan egin dan Getxo Folk Jaialdira.

Aurreko urteetako markak txiki itxita, 63.000tik gora lagun hurreratu dira joandako astegoienean Getxora, Areetan egin dan Getxo Folk Jaialdira. Musika saioez gan, bestelako jarduerak be izan dira, besteak beste, kaleko banden desfileak, ekimen solidarioak (Munduko Azoka, Bidezko Azoka), Munduko Terraza, umeemntzako ekitaldiak eta Kulturen Gunea.

Edozelan be, jarduera guztien artean, Paddy Moloney eta bere lagunek orain 45 urte osotutako The Chieftains talde irlandarrarena nabarmendu daiteke; danetara, 9.000 bat lagun hurreratu ziran Areetako Geltokia plazako karpara eta bertan danantzako lekurik ez egioanez, askok bideo-pantailetan jarraitu behar izan eben kontzertua. Ismaël Lôren saioan be, antzera pasau zan, artista senegaldarrak 8.000 lagun erakarri zituan eta. Elíades Ochoa kubatarraren musikeak, barriz, 5.000 persona batu zituan atzo,azken egunean.

Era berean, nabarmendu behar da Korrontzi euskal taldeak zuzenean grabau ebala kontzertua konbidatu askogaz eta 2.000 bat lagunen aurrean.

Arratsaldeko kontzertuei jagokenez, danetara, 5.000 bat lagun ekarri zituen Erromoko Santa Eugenia plazara. Aurten, Mexikoko Mariachi Imperial Aztecaren musikeagaz, Qui Hi Ha? talde katalanen fusino-erritmoez, Xabi Aburruzagaren trikitixa doinuez eta Asturiaseko Banda Gaites Llacínen doinu tradizionalakaz gozetako aukerea izan da.

Azkenik, egun bakotzeko eskaintzeari amaierea emoten eutsen Munduko Terrazako saioek 4.500 bat lagun erakarri ditue Getxora. Bertan honako taldeak ibili dira: Odaiko Percussion Group, Alann Bique eta Calima.

Beste alde batetik, umeentzako jarduerak, kaleak girotzen ibili diran taldeak, munduko eskulangintzea, Bidezko Merkataritzea, Kulturen Gunean eta enparauak be osogai garrantzitsua izan dira aurten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu