Darren Aronofskyren 'The Wrestler' pelikuleak jaso dau Urrezko Lehoia Venezian

Bizkaie! 2008-09-08 15:22   Barriak

Zilarrezko Lehoia Aleksei German Jr. errusiarrak irabazi dau. Bumaznyj Soldat lanean, espaziora lehenengoz joango diran astronauten istorioa kontetan dau. Merab Nididze eta Chulpan Khamatova dira pelikulako aktore nagusiak.

Veneziako Mostrako epaimahaiak Darren Aronofskyren The Wrestler pelikuleari emon deutso 65. edizinoko sari nagusia, film onenari jagokona. Mickey Rourke da laneko protagonistea. Zinemagile estadubatuarrak Andy Robinsonen historia kontetan dau. Robinson burruka librean aritzen da eta bere ibilbideko azken urteetan gainbeheran dago.

Zinemaldiko Zilarrezko Lehoia Aleksei German Jr. errusiarrak irabazi dau. Bumaznyj Soldat lanean, espaziora lehenengoz joango diran astronauten istorioa kontetan dau. Merab Nididze eta Chulpan Khamatova dira pelikulako aktore nagusiak.

Aktoreen sariei jagokenez, Mostrako sari nagusiak be banatu ditu epaimahaiak. Dominique Blanc frantsesa eta Silvio Orlando italiarra izan dira irabazleak. Blancek Volpi saria jaso du L’Autre filmean egindako lanagaitik. Orlandok, barriz, Il papá di Giovanna obran jokatzen dau pertsonaia nagusiaren papera.

Azken egunotan, Fipresci sariak sortu dau astrapalarik handiena. Zinema Kritikarien Nazinoarteko Elkarteak Tariq Teguiaren Gabbla filma saritu dau aurten. Halanda be, filmak ez ditu kritikariak eta ikusleak bete. Orizzonti sailean, bestalde, sari garrantzitsuena Lav Diaz zuzendariarentzat izan da. Zinemako hizkuntza barriei eskaintzen jaken atalean Melancholia lanagaz aurkeztu zan Diaz. Amaitzeko, Werner Schroeter alemaniarrak eta Haile Gerima etiopiarrak Lehoi berezi bana jaso dabe. Nuit de chien eta Goodbye Solo lanakaitik jaso ditue sariok, hurrenez hurren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu