Oneretxia emon deutse New Yorken Guggenheim Museoaren proiektuari

Bizkaie! 2008-09-23 11:52

Solomon Guggenheim Fundazinoak oneretxia emon deutso Bilboko Guggenheim museoa Urdaibain zabaltzeko proiektuari. Bizkaiko Aldundiko, Bilboko museoko eta Fundazioko ordezkariek batzarra egin eben atzo New Yorken.

Solomon Guggenheim Fundazinoak oneretxia emon deutso Bilboko Guggenheim museoa Urdaibain zabaltzeko proiektuari. Bizkaiko Aldundiko, Bilboko museoko eta Fundazioko ordezkariek batzarra egin eben atzo New Yorken.

Jose Luis Bilbao diputadu nagusia, Josune Ariztondo Kultura ahalduna eta Juan Ignacio Vidarte Bilboko museoko zuzendaria joan dira AEBetara.

Guggenheim barriaren kokagune izango dan Urdaibai ingurualdea ikusi dabe dagoeneko Solomon Guggenheim Fundazinoko ordezkariek eta parajea asko gustau jake. 'Bidea luzea izango bada be, esan daiteke alkarregaz jarraituko dogula proiektuagaz aurrera egiteko. Dana dala, bilerea ez zan exekutiboa izan, eta beraz, ez zan erabagirik hartu', azaldu dau Bilbaok. Aurrerantzean, New Yorkeko eta Bilboko lantaldeek proiektua mamitzen, plan estrategikoa eta bideragarritasun ekonomikoa zehazten lanean jarraituko dabela adierazo dau Bilbao jn.ak.

Ahaldun nagusiaren esanetan, museo barria Bilbokoaren menpean egongo da. Danetara, 80.000 metro koadroko azalerea izango dau eta segurutik, gaur egun, BBKk antolatuta udalekuak egiten diran lurretan, Sukarrietan eregiko da. Udalekuak antolatzen diran eraikina eta inguruko lurrak BBKrenak diranez, honezkero negozietan hasi dira lursailak trukatzeko.

Guggenheim barriaren proiektuak 100 miloe euroko aurrekontua dauka eta orain hiru hilebete aurkeztu eban Bilbaok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu