Getxoko VII. Erdi Aroko Azokeak 68.000 bisitari jaso ditu

Bizkaie! 2008-09-22 17:28

Getxoko Kultur Etxeak antolatuta Erdi Aroko Azokearen zazpigarren edizinoa ospatu zan joan dan barikutik atzo arte, eta inoizko bisitari kopuru handiena izan dau, 68.000 lagun, hain zuzen be, neurri handi batean hiru egunetan izan dan eguraldi onari esker, antolatzaileek adierazo dabenez.

Gauzak holan dirala, aurtengo edizinoaren balantzea 'oso positiboa' izan da, antolatutako ekitaldi guztietan publiko ugari izan baita, haur jolasetan, ikuskizunetan, dastaketa gastronomikoetan edo artisauen salpostuetan, hain zuzen be.

Bisitari ugari udalerritik kanpotik etorritakoak izan dira, eta 'eguraldi ona eta metroa aprobetxau ditue Getxora hurratzeko eta kasu askotan egun osoa emoteko, Erdi Aroko Azokeak eskainitako eskaintza gastronomikoari esker', Koldo Iturbe Getxoko Kultur Saileko zinegotziaren arabera.

Eskulanek be oso harrera ona izan dabe, kasu askotan artisauak produkturik barik geratu diralako, aurreko urteotan baino gehiago ekarri izan arren.

Beste alde batetik, aurten sano garrantzitsua izan da Getxoko denda batzuen partaidetzea, okasinorako berenberegi apainduz eta dendak zabalduz. 'Era honetan Erdi Aroko Azokearen beste helburuetako bat lortzen lagundu da, hau da, tokiko merkataritzea berreskuratzen laguntzea', azaldu dau Kultur zinegotziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu