Lauaxeta Ikastolea, Novia Salcedo Fundazinoa eta Osakidetza-Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdea EFQM sarien finalistak

Bizkaie! 2007-08-03 02:00   Euskaldunak munduan

Europar enpresen kudeaketa aurreratua saritzen dauen erakundearen sarien finalisten artean, hiru euskal enpresa horreekaz batera, erakunde espainiar bat, Erresuma Batuko sei eta Europako beste herrialdetako zortzi erakunde nabarmendu dira, horreen artean Siemens, Philips, Volkswagen edo TNT Express

Lauaxeta Ikastolea, Novia Salcedo Fundazinoa eta Osakidetza-Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdea dagoz EFQM Excellence Awardeko edo europar enpresen kudeaketa aurreratua saritzen dauen erakundearen sarien finalisten artean. Hiru euskal enpresa horreekaz batera, erakunde espainiar bat, Erresuma Batuko sei eta Europako beste herrialdetako zortzi erakunde nabarmendu dira, horreen artean Siemens, Philips, Volkswagen edo TNT Express.

Emoitza horreekaz, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) europar lurraldeen arteko enpresa-kudeaketarik aurreratuena dauena da, 15 erakunderekin 18 aintzatespen jaso baititu azken zortzi urteetan. Erakunde saritu gehien dituen lurraldea Espainia da 25ekin, eta ondoren Alemania 22rekin eta jarraian Erresuma Batua 21ekin. Hala ere, kontuan hartu behar da 25 erakunde espainiar horietatik 18 EAEkoak direla.

Lauaxeta Ikastolak aurretiaz Zilarrezko Qa jaso zuen 2001. urtean, Urrezko Qa 2003an eta EFQM Excellence Awardeko Finalista izan zan 2004 eta 2006an. Novia Salcedo Fundazinoak Zilarrezko Qa jaso eban 2000n, EEAko Finalista izan zan 2003an eta sariduna 2005ean. Azkenik, Osakidetza-Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdeak Zilarrezko Qa eskuratu eban 2003an eta Urrezko Qa 2006an.

EFQMak finalista horreetatik Bikaintasunari Europar Saria zeintzuk jasoko daben jakinarazoko dau urriaren 2an, Atenasen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu