Zientzia, teknologia eta barrikuntza arloetan, euskal egunkariek teknologia, osasuna eta informatika lantzen ditue gehien

Bizkaie! 2008-10-08 18:47

Elhuyar Fundazinoak egindako ikerketa baten arabera, zientzia, teknologia eta barrikuntzeari jagokonez, teknologia, osasuna eta informatika dira Euskal Herriko egunkariek gehien lantzen dituen gaiak. Azterketa honetan jasotako ondorioak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean emon ditue jakitera.

Elhuyar Fundazinoak egindako ikerketa baten arabera, zientzia, teknologia eta barrikuntzeari jagokonez, teknologia, osasuna eta informatika dira Euskal Herriko egunkariek gehien lantzen dituen gaiak. Azterketa honetan jasotako ondorioak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean emon ditue jakitera.

Elhuyar Fundazinoak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesagaz, Euskal Herriko eguneroko prentsan zientzia, teknologia eta barrikuntza arloak zelan tratau diran aztertu ditu lau hilabetez.

Berria, Deia, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Diario de Noticias de Alava, El Correo, El Diario Vasco, Gara, Noticias de Gipuzkoa, Le Journal du Pays Basque eta Sud Ouest egunkariek argitaratutako testuak izan ditu aztergai Elhuyarrek; danetara, zientzia, teknologia eta barrikuntza gaien aitamena egiten eben 6.448 testu kaleratu zituen.

Ikerketa honen helburua izan da Euskal Herriko eguneroko prentsa
idatziak zientzia, teknologia eta berrikuntzari eskaintzen deutson arreta ezagutzea eta ulertzea.

Azterketa honetan zenbait alderdi jasoten dira. Gaiari jagokonez, teknologiaren, osasunaren, informatikaren eta
ingurumenaren arlokoak izan dira aukeratuenak. Hain zuzen be, albisteen % 20,89 teknologiaren ganekoak izan ziran; % 18,66, osasunaren ingurukoak; eta % 18,38, informatikearen ganekoak.

Albisteen garrantzia ezagutzeko, Richard Budd-en eskala erabili da (albisteen luzerea, orrialdean hartzen dauen espazioa, orrialdearen zenbakia eta erabilera grafikoa parametroak kontuan hartzen dituana). Horren arabera, testu gehienak garrantzi gitxikoak izan dirala agirian geratu da.

Testuen generoari jagokonez, batez be informazino hutsa (albisteak, laburrak...) emon ditue egunkariek eta oso gutxitan argitaratzen dira eretxi-generoko zientzia, teknologia eta barrikuntza arloko testuak (% 3,83).

Ikuspegiaren kasuan, kazetariek, zuzenean eretxirik adierazo arren, aldeko jarrerea erakusten dabela ondorioztatu dau Elhuyarrek.


Azkenik, eta iturriei jagokenez, Euskal Herriko zein Europako informazino-iturri ofizialak dira nagusi egunkarietan, % 60, hain zuzen be. Halanda be, esanguratsua da testuen % 25en iturria ez adierazotea.

Azterketa honen emoitzak Europako Batasuneko erreferentziazko komunikabideakaz alderatzeko aukera izan dabe. Izan be, Europako Batzordeko Ikerketa Zuzendaritza Nagusiaren ekimenez, 2007ko abenduan 'Europako Ikerketa Komunikabideetan: zer pentsetan dabe komunikabideetako profesionalek?' izeneko lana argitaratu zan.

Datuak alderatuta, ondorio garrantzitsuenak dira Europako lankideek aukeratzen dituen gaiak antzekoak dirala eta kazetariek, Euskal Herrikoek legez, arazoak dituela iturriak identifiketako orduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu