Santurtziko Udalak bertsolaritzearen inguruko programa bat jarri dau martxan ikasleei euskereagaz laguntzeko
2008-10-09 11:25 Euskerea berbagaiSanturtziko Udalak 'Bertsogintzea eskoletan' izeneko programea abiarazo dau, ikastetxe publikoetako D ereduko lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleei euskerazko baliabideak eta hiztegia lortzen laguntzeko.
Santurtziko Udalak 'Bertsogintzea eskoletan' izeneko programea abiarazo dau, ikastetxe publikoetako D ereduko lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleei euskerazko baliabideak eta hiztegia lortzen laguntzeko.
Danel Bringas Euskera alorreko zinegotziak prentsaurrekoan azaldu dauenez, berba eta errimen jokoa aplikauko da egitasmoan, bertsolaritzearen teknikearen bidez landu daitekezan gai ugarien testuinguruan.
Horrezaz gan, bertso zaharrak, abestiak, koplak, ahozko tradizinoaren erreferentziak, CDak eta bideoak lako material didaktikoa erabiliko dirala adierazo dau, holan benetako bertsolaritza-saio bat aztertuz.
Era berean, bertso-kantaldiak egingo dira ikastetxe guztietan ikasturteko bigarren hiruhilekoan. Saio horreetan bertsolari batek abestuko dau ikasleek ikasi dabena praktikau daien, bertsolaritzeagazko motibazinoa eta zaletasuna landuz.
Bertso-saioak be egingo dira, ikasleek bertsolaritzea euren berezko ingurunean jaso daien, mueta honetako ekitaldietan esku hartzen daben elementu guztiak kontrolatuz. Ikasturtea amaitzean, ikastetxeek eginiko lana batuko dauen liburuxka bat argitaratuko da; ikasleen argazkiak eta euren bertsoak eta koplak agertuko dira liburuxkan, eta ikasleek etxera eroango dabe esperientzia gogoratzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!