Javi Díezek eta Lourdes Unzuetak irabazi dabe I. Bizkaidatz Saria

Bizkaie! 2008-10-24 15:53   sariak-autortzak

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean zabaldu zan sariketan parte hartzeko epea eta gaur, Liburutegien Nazinoarteko Egunean jakinarazo ditu Bizkaiko Foru Diputadu Josune Ariztondok irabazleen izenak.

Orain dala 6 hilebete deitutako I. Bizkaidatz sariketeak baditu irabazleak: Lourdes Unzueta Zamalloa euskerazko atalean eta Javi Díez gaztelaniazkoan.

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean zabaldu zan sariketan parte hartzeko epea eta gaur, Liburutegien Nazinoarteko Egunean jakinarazo ditu Bizkaiko Foru Diputadu Josune Ariztondok irabazleen izenak.

'Bizkaitarren sormena bultzatzeko helburuagaz' sortutako sariketea da. Ekimenaren izen osoa 'BizkaIdatz Saria: jarraitzeko prest? Orain zure txanda da' da. Izan be, egileek, hasitako istorioak garatu behar izan ditue. Euskerazko atalean, Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak 'Carnicería Manolo Harategia' istorioa hasi eta Lourdes Unzuetak irabazi dau sariketara aurkeztutako garapen-lanen artean 'Harategi minetan' lanari esker. Gaztelaniazko lanari Nerea Riescok emon eutson hasierea 'El sauce de Valentín Díaz' izeneko istorioagaz eta 'En la esquina tras el sauce' lanagaz irabazi dau sariketea Javi Díezek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu