Getxo Sound jaialdiak herriko taldeak batuko ditu urriaren 24an eta 25ean

Bizkaie! 2008-10-22 15:42   Musikea

Getxo Sound jaialdiaren helburu nagusiak pop rock talde getxotarren lana bultzatzea eta horreen musikea publikoari ezagutzera emotea dira. Jaialdia Getxo Antzokian egingo da urriaren 24an eta 25ean, eta zortzi taldek parte hartuko dabe, egunean lauk. Barikuan: Olimpia, Dynamo, Smile eta Sweet Oblivion. Zapatuan: Mochlic, Atomic Disaster, Ukabilkada eta Patada en la Papada.

Getxo Sound jaialdiaren helburu nagusiak pop rock talde getxotarren lana bultzatzea eta horreen musikea publikoari ezagutzera emotea dira. Jaialdia Getxo Antzokian egingo da urriaren 24an eta 25ean, eta zortzi taldek parte hartuko dabe, egunean lauk. Saioak 20:00etan hasiko dira eta sartzeko gonbidapenak urriaren 20tik aurrera jaso daitekez Algortako Kultur Etxean.

Barikuan pop doinuak izango dira protagonista. Olimpia, Dynamo, Smile eta Sweet Oblivion taldeek egungo pop doinuak joko ditue, batzuetan 1960ko eta 1970eko hamarkadetako erritmoakaz eta beste musika eraginakaz buztartuta. Zapatuan, beste doinu mueta batzuk izango dira nagusi, besteak beste, punk rock, trash eta hardcore, Mochlic, Atomic Disaster, Ukabilkada eta Patada en la Papada taldeen eskutik.

Getxo Sound jaialdia Getxoko Kultur Etxearen eta bertako taldeen arteko lankidetzearen -1990eko hamarkadan hasi zana- frutua da, orduan sortu zan-eta Getxoko taldeen erroldea.

Laguntzino programa horrek maketea eta diskoa grabetako, kartelak inprimiduteko eta argazki-liburu profesionala egiteko laguntzinoak hartzen ditu barruan. Horrezaz ganera, Getxoko taldeek Riff Musika Eskolako gelak erabilteko deskontuak ditue. Azkenik, blues taldeek Getxoko Blues jaialdian parte hartzeko aukerea dabe eta beste talde guztiek Getxoko jaietan jo ahal dabe, beti be batzordeek holan erabagi ezkero.

Egun, 20 bat taldek osotzen dabe erroldea, besteak beste: Sweet Oblivion, Standard, Izenik Ez, Iraultza, Patada en la Papada, Smile, Zurkaitz, Ehiztari Beltza, Zodiacs eta Nobel.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu