'Zer da, ba, maitasuna?' galdezka jatorku Miren Agur Meabe
2008-10-24 15:40 KultureaNobela honetan, maitasunak persona bi, protagonistak, alkartzen ditu: Berezi eta Mister X. Bakotxak bere istorioa kontetan deusku eta, liburua batetik edo bestetik hasi, neskatoaren edo mutikoaren istorioa irakur daiteke.
Liburu berezia idatzi dau Miren Agur Meabek eta Concetta Probanzak marrazkiz hornidu. Orain arte, poesian eta gazte literaturan emon ditu bere onenak Meabek eta, Zer da, ba, maitasuna? lanean biak buztartu ditu.
Nobela honetan, maitasunak persona bi, protagonistak, alkartzen ditu: Berezi eta Mister X. Bakotxak bere istorioa kontetan deusku eta, liburua batetik edo bestetik hasi, neskatoaren edo mutikoaren istorioa irakur daiteke. Holan, neskearen kontakizunak eta gogoetak lehenengo eta gero mutilarenak, edo biak tartekatuz irakur geinkez. Tartean, Probanzak testu berbala irudietara pasau dau.
Liburuaren izenburuan egiten dan galdereari erantzuten saiatzen dira protagonista biak. Erantzuna ez da izango bakarra, ezta fijoa be, harian-harian jazoeren arabera erantzunak emongo ditue, azaldu dau idazle lekeitiarrak. Protagonisten amodioa sekretua da eta horrek emoten deutse sufrimentua, horri aurre egitea da helburua. Tartean, maitasunaz gan, beste hainbat gai be jorratzen dira: gerrea, etorkinak, klima aldaketak, gatazkak...
Ahalegindu naz neskearen eta mutilararen arteko ahotsak desbardintzen, ez tonoan bakarrik, baita adierazpenaren baliabideetan be. Holan, neskeak berbakera poetiko samarra erabilten dauen bitartean, mutilak esaldi laburrak erabilten ditu, danak paragrafo berean, berba-jarioa adierazoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!