Literatura Eskola 08/09 urriaren 25ean martxan

Bizkaie! 2008-10-24 14:32   Kulturea

Beste urte batez, Larrabetzun, bihotz bakartien klubak Literatura Eskola antolatu dau. Munduko literaturea, Euskal Herriko literaturea, antzerkia, poesia, emakumeen literaturea, abanguardiak, modernismoa... gai asko jorratzeko modua mintegi edegia dan honetan.

Beste urte batez, Larrabetzun, bihotz bakartien klubak Literatura Eskola antolatu dau. Munduko literaturea, Euskal Herriko literaturea, antzerkia, poesia, emakumeen literaturea, abanguardiak, modernismoa... gai asko jorratzeko modua mintegi edegia dan honetan.

Aurtengo lehenengo hitzordua urriaren 25ean izango da Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Gaia 'Kazetatura' izango da eta hizlaria, barriz, Iñigo Aranbarri (www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=narr79)

Egitaraua

- Zemendiaren 22an, Iruñean: 'Traidoreak eta heroiak'. Hizlaria: Jon Alonso.

- Abenduaren 20an, Donostian. Hizlariak: Paul Auster eta Harkaitz Cano.

- Urtarrilaren 17an, Larrabetzun: 'Liburua: Aurrea eta ostea'. Hizlaria: Gorka Arrese.

- Zezeilaren 14an, Bilbon: 'Arte plastikoak eta literatura'. Hizlaria: Xabier Gantzarain.

- Martiaren 14an, Gasteizen: 'Euskal queer sorginduen adierazpen poetikoak'. Hizlariak: Josune Muñoz eta Ainhoa Güemes.

- Apirilaren 25an, Baionan: 'Antton Lukuren antzerkigintzea'. Hizlaria: Mattin Irigoien.

- Maiatzaren 23an, Oreretan: 'Gerra zibila XX. mendeko azken 25 urteetako euskal literaturan. Galtzaileen memoria'. Hizlaria: Edorta Jimenez.

- Bagilaren 5-6-7an, 'LIteRatUriA' Larrabetzun: Mahai-inguruak, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, errezitaldiak, kantaldiak, erakusketak,antzerki emonaldiak, argitaletxeen salmenta guneak...


Literatura Eskola 08/09rako izena emoteko modu bat baino gehiago dago:

- Ikasturte osorako:15€
- Eskola bakarrerako: 10€
- Eskola bat baino gehiagorako (berbarako 3 eskola egunetarako): 12€

Bialdu mezua eskola@literaturaeskola.org helbidera edo sartu www.literaturaeskola.org webgunean eta emon izena bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu