Euskal Kirolaren V. Eguna Arrigorriagan aurten

Bizkaie! 2008-10-23 18:05

Urriaren 26a da Arrigorriagan egingo dan Euskal Kirolaren Eguneko bosgarren edizinoa ospatzeko aukeratutako eguna. Orain dala gitxi abian jarritako ekitaldia izan arren, 2004an hain zuzen be, urtero egonkortzen ari da Euskal Kirol Federazinoen Batasunak antolatutako jaialdia, kirola, jaia eta aldarrikapena buztartuz euskal kirola aintzat hartzeko asmoagaz.

Urriaren 26a da Arrigorriagan egingo dan Euskal Kirolaren Eguneko bosgarren edizinoa ospatzeko aukeratutako eguna. Orain dala gitxi abian jarritako ekitaldia izan arren, 2004an hain zuzen be, urtero egonkortzen ari da Euskal Kirol Federazinoen Batasunak antolatutako jaialdia, kirola, jaia eta aldarrikapena buztartuz euskal kirola aintzat hartzeko asmoagaz. V. edizinoa aurrera eroateko aukeratutako lekua Arrigorriagako Udal Kiroldegia izan da (aurretik Bilbok, Durangok eta Tolosak hartu eben ekitaldia). Kirol ekintzen ordutegia 11:00etatik 15:00etara izango da.

Euskal kirol desbardinen ezagupena eta hastapena sustatu nahi dau Arrigorriagako V. Euskal Kirolaren Egunak, besteak beste, Euskal Kirolaren ordezkapena Euskal Federazino desbardinei eta Euskal Kirol Federazinoen Batasunari autortzea. Beraz, parte-hartzea ahalbidetzen dauen jardunaldiaren bitartez gure kirola indartzea da ospakizunaren asmoa.

Euskal Kirolaren V. Eguneko beste asmo handietako bat Euskal Selekzinoen nazinoarteko ordezkaritza ofíziala aldarrikatzea da.

Hogeita hamar bat modalidade batuko dituan V. Kirol Egunerako aurreikusitako ekintza guztiek izaera parte-hartzailea izango dabe eta nahi daben persona guztiei zuzenduta egongo dira. Horretarako, begiraleak eta hainbat kirolari ospetsu izango dira bertan.

Arrigorriagako Udal Kiroldegian egingo dan V. Kirol Egunean, besteak beste, honakoak izango doguz: hipika, pilota, halterofilia, arku tiroketea, boxeoa, herri kirolak, txirrindularitzea, taekwondoa, karatea, padela, gimnasia erritmikoa, surfa, areto futbola, hockey-a, mendia, urpekaritza, kanoe, xakea eta kirol egokitua. Gainera, Euskadiko Txapelketea jokatzeko aukerea ez dabe galduko federazino batzuek: herri kirolek, halterofiliak eta xakeak esaterako.

Horrezaz gan, 13:30ak aldera, Euskal Kirolaren zein Selekzinoen omenezko oroitarria jarriko dabe bertaratutako ordezkari ofizialek.

2003an gauzatutako euskal kirolaren proiektu zaharra da Euskal Kirol Federazinoen Batasuna. Euskal kirolaren federazino guztiak erakunde juridiko bakarrean batzea da bere helburu nagusia. Euskal kirolak ekimena beharrezkotzat joten dauela frogatzen dabe Euskal Kirol Federazinoen Batasunaren babespean dagozan 48 kirol federazinoek, hau da, 200.000 kirolarik (ia Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleriaren % 10). Honakoak dira federazinoen helburuak:

- Euskal Herrian Kirol Federatuaren hazkundea.
- Euskal selekzinoak indartzea.
- Federazinoek eta kirolariek diru-laguntzak errazago hartzeko esfortzua egitea.
- Kirol politikak sortzeko orduan ideiak emotea.
Gure herrialdeko federazinoak ordezkatzen dituan erakundea da Euskal Kirol Federazinoen Batasuna (EKFB). Euskal kirola orokorrean eta zehazki federatutakoa sustatzea da bere helburu nagusia. Era berean, Euskal Kirol Federazinoen Batasunak jarraitu beharreko ildoak zehaztu zituan hasiera batetik:
- Gazteagoak diran kirolariak lurraldeetako emakumezkoen selekzino desbardinetan parte hartzea.
- Euskal federazino desbardinek alkarregaz lan egitea.
- Federazinoei gastuak gitxitzea eta zerbitzuak hobetuko dituan amankomuneko mutualidadea.
- Federazinoen baliabide ekonomiko zein materialak aurreztea.
- Kirol Federatuan dopinaren kontra egitea.

EKFBren asmo eta helburuen artean, aitagarria da euskal kirol selekzinoen indartzea, euskal kirolaren sustapena, defentsa eta ordezkapena; Euskadiko kirola hobetzeko erakunde publiko zein pribatuakaz alkarlana; Euskadiko kirol politika hobetzeko ekimenen eta ekarpenen proposamena eta, azkenik, euskal kirol federazinoentzat amankomuneko zerbitzuak sortzeko nahia bere osotasunean ahaztu barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu