Elhuyar Fundazinoak 'Software kaltegarriak' izeneko dibulgazino-liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2008-10-22 15:02

Liburuaren egilea Anartz Ruiz Manzanos injineru informatikoa da, eta software kaltegarrien historia, birus informatikoak, eta, oro har, segurtasun informatikoaren gaia sakon lantzen dau liburuan.

Elhuyar Fundazinoaren eskutik argitaratutako 'Software kaltegarriak' izeneko liburuaren egilea Anartz Ruiz Manzanos injineru informatikoa da, eta software kaltegarrien historia, birus informatikoak, eta, oro har, segurtasun informatikoaren gaia sakon lantzen dau liburuan.

Egileak liburuaren sarreran autortzen dauenez, liburua dibulgazino-mailatik harago dago, maila teknikoa handia baitau. Halanda be, informatikan adituak ez diran irakurleak be izan ditu kontuan, eta hain teknikoa ez dan kapitulu bat dago liburuan, hareei zuzenduta.

Segurtasun informatikoa da egilearen interes nagusietako bat, eta inguruan gai horren ganean dagoan bakotasunak bultzatu eban liburu hori idaztera. Hori kontuan izanda, software kaltegarria zer dan definidu eta software mueta horrek etorkizunean izango dauen zabalkundearen ganeko iragarpena egiten dau.

Besteak beste, honako gai honeek lantzen ditu: software kaltegarriaren historia, software kaltegarrien eta birus informatikoen arteko aldeak, birus muetak eta horreei aurre egiteko antibirus muetak eta teknikak, birusak ugaltzeko moduak...

Anartz Ruiz Manzanos Bilbon jaio zan 1979an. Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Informatika Fakultadean egin zituan injinerutza informatikoko ikasketak eta, egun, programatzaile legez egiten dau lan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu