Iparra galdu gabe'08 urriaren 24tik zemendiaren 9ra Getxon

Bizkaie! 2008-10-24 15:49

Getxo Udaleko Euskara Zerbitzuak 2004an eta 2006an be antolatu izan ditu Ipar Euskal Herria Getxora hurreratzeko jardunaldi honeek. 'Iparra galdu gabe' egitasmoaren helburu nagusia Ipar Euskal Herria Getxon eta inguruan ezagutzera emoteko jarduera anitzak antolatzea da.

'Iparraldea... aldi berean gugandik hain gertu eta urruti...' Batzuetan emoten dau Ipar Euskal Herria ez dala oso ezaguna gure artean, batez be, gazteen artean. Hori dala eta, Ipar Euskal Herria Getxora hurreratu gura dogu urriaren 24tik zemendiaren 9ra bitartean izango diran 'Iparra galdu gabe 08' izeneko jardunaldien bidez.

Getxo Udaleko Euskara Zerbitzuak 2004an eta 2006an be antolatu izan ditu Ipar Euskal Herria Getxora hurreratzeko jardunaldi honeek. 'Iparra galdu gabe' egitasmoaren helburu nagusia Ipar Euskal Herria Getxon eta inguruan ezagutzera emoteko jarduera anitzak antolatzea da.

Helburu orokor horren barruan beste honako honeek be aita daitekez:

- Ipar Euskal Herriaren produkzino kulturala ezagutzera emotea. Ipar Euskal Herriak artista asko eta handiak emoten ditu, eta arlo askotan gainera: musika, antzerkia, dantza, kantagintza eta abar.
- Ipar Euskal Herrian sortzen dan literaturea ezagutzera emotea.
- Ipar Euskal Herrian euskereak dauen egoera soziolinguistikoa ezagutzera emotea.


Egitaraua

- Iparraldeko dantzen ikastaroa (urriak 17 eta 24) Zabala ikastetxeko gimnasioan.

- Iparraldeko kanten ikastaroa Mikel Markez kantariaren eskutik (urriak 21 eta 28).

- 'Batek Mila, euskal munduak' erakusketea urriaren 24tik zemendiaren 9ra Algortako Geltokia plazako karpan.

- 'Ipar Euskal Herriko Mendiak Hurbilagotik' diaporamea Panpi Olaizolaren eskutik. Urriaren 30ean, Algortako Kultur Etxean, 20:00retan.

- Erromeria Kiki Bordatxogaz eta Txitxiburruntzia, urriaren 31n, Algortako San Nikolas plazan, 19:00retan.

- Ipar-Hegoa kontzertua (KEN ZAZPI + ELAUDI), zemendiaren 1ean, 20:00retan, Getxo Antzokian.

- Dokumentala: 'Burp Underground Report' My Jok kolektiboaren eskutik. Hitzordua, zemendiaren 4an, 20:00retan Algortako kultur etxean.

- Ipuin-kontalaria 9 urtetik gorako umeentzat eta gurasoentzat, Geroa Ikastolan, 18:00retan, Koldo Amestoygaz.

- Mendi ibilaldia zemendiaren 9an (Sara - Larrun - Hiru Iturriak - Altxanga - Sara). Urtekerea, 8:00retan Getxotik (Autobusez). Izen-emotea: urriaren 13tik aurrera, Algortako Kultur Etxean. Prezioa: 3 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu