'Zuhaitz okerretan gora noa' Rafa Ruedaren bakarkako 3. diskoa plazan
2008-10-22 18:06 MusikeaRafa Ruedak abenduaren 5ean egingo dau diskoaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena aretoan, Euskal Liburu eta Disko Azokaren barruan. Aurretik, Gasteizen izango da zemendiaren 4an (Parral taberna) eta Gernikan 22an (Trinkete Anti-txoko).
Rafa Rueda mungiarrak gaur aurkeztu dau Bilbon bakarkako 3. lana. Kea (2004) eta Saredun eskua (2006) bakarlanen ostean, 'Zuhaitz okerretan gora noa' diskoagaz bueltan dator musikari bizkaitarra.
Oraingoan New York inguruko musikariak izan ditu lagun Rueda jn.ak: J.T. Lewis (bateria), Fernando Saunders (baxua), Zelko McMullen (soinu testurak) eta Jane Scarpantoni (txeloa). AEBetako musikariak Euskal Herrian izan dira diskoa grabetan Katarain estudioetan. Nahasketak, barriz, Mamia estudioan egin ditue Tim Lathanen zuzendaritzapean.
Barrikuntzen artean, diskoaren preparazinoa nabarmendu behar da, izan be, inguruko musikarien laguntzino barik ibili da Rafa Rueda gitarrearen konpainia hutsagaz.
Era berean, Rafa Ruedak autoprodukzinoaren bidea aukeratu dauela be nabarmendu behar da.
Horrezaz gan, diskoa aurreko lanakaz konparauta desbardina da, izan be, soul ukituak ditu, batez be, baxu eta bateria oinarrietan, eta ganera, ahotsaren tratamendua be desbardina izan da.
Berbeei jagokenez, hainbat euskal idazleren testuak erabili ditu mungiarrak, besteak beste, Edorta Jimenez, Unai Elorriaga, Kirmen Uribe eta Gotzon Barandiaranenak.
Rafa Ruedak abenduaren 5ean egingo dau diskoaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena aretoan, Euskal Liburu eta Disko Azokaren barruan. Aurretik, Gasteizen izango da zemendiaren 4an (Parral taberna) eta Gernikan 22an (Trinkete Anti-txoko). Ondoko musikariak izango ditu lagun zuzenekoetan: Joseba Irazoki (gitarra), David González (baxua) eta Borja Barrueta (bateria).
Aurreko diskoetan bezela, lagun dituan musikari handiak izan ditu alboan Rafa Ruedak: Mikel Azpiroz, David Gonzalez (Berri txarrak taldeko baxu-jotzaile barria) eta Rufo Urbina.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!