Olentzeroren Baserriak salgai jarri ditu Gabonetarako kanpainako sarrerak

Bizkaie! 2008-10-24 16:37

Mungiako Izenaduba Basoak, Olentzeroren Baserriak, 2007ko abenduaren 3an edegi zituan ateak eta igazko Gabonetako kanpainarako atara zituen sarrerak ordu gitxitan amaitu ziran; horregaitik, 3.000 familia inguru parkera sartu barik geratu ziran.

Gabon garaiko sarreren eskaera gero eta handiagoari erantzunez, Izenaduba Basoak zemendiko, abenduko eta urtarrileko sarrerak bariku honetan, urriak 24, jarri ditu salgai.

Ikastetxe, denpora libreko alkarte eta euskaltegiek zemendi eta abenduko lanegunetako bisita gehienak erreserbau ditue. Urriaren 24tik aurrera astegoien, jaiegun eta oporraldiko sarrerak erosi ahal izango dira. 2008ko abendu amaierarako 25.000 bisitari baino gehiago pasauko dirala aurreikusi da.

Sarreren prezioa 6 eurokoa umeentzat eta 8koa helduentzat. Informazino gehiago nahi izan ezkero, 946740061 telefonora deitu leikie interesa dabenek. Telefono zenbaki hori 20 personatik gorako taldeentzako erreserbak egiteko baino ez da.

Interesatuek sarrerak eros leikiez BBKko ohiko saltokietan; kutxazain, telefono (944310310), Internet (www.bbk.es, www.izenaduba.com) bidez edo parkean bertan astegoienetan. Sarrerak, bai gabon garaian eta bai urte osoan zehar aldez aurretik hartzea gomendatzen da, bisitari kopurua mugatua baita.

Mungiako Izenaduba Basoak, Olentzeroren Baserriak, 2007ko abenduaren 3an edegi zituan ateak eta igazko Gabonetako kanpainarako atara zituen sarrerak ordu gitxitan amaitu ziran; horregaitik, 3.000 familia inguru parkera sartu barik geratu ziran. Pasa dan urteko esperientzia kontuan izanda eta informazino eskaerea gero eta handiagoa dala ikusita, parkeko arduradunek sarreren salmentea aurreratu dabe.


Izenaduba Basoa

Olentzeroren Baserria Euskal Herriko lehen parke mitologikoa da: urte osoan zehar dago zabalik eta bisita guztiak gidatuak dira (bi ordu inguruko iraupenagaz) eta bisitari kopurua mugatua da. Bisita infantil eta familiarrak dira, ludiko-didaktikoak. Bisitariek personaia mitologikoak ezagutzeko aukerea izango dabe jolas eta punta-puntako teknologien bidez. Landetxo Goikoa, Olentzeroren Baserria, Mariren koba, Basajaunen labirintua edo 3D simulagailuko bidaia magikoa dira besteak beste bisitariek gozau ahal izango dituen atrakzinoetako batzuk.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu