Eider Rodriguezen 'Katu jendea' lanak irabazi dau XI. Igartza Saria
2008-10-23 12:10 sariak-autortzakAurtengo deialdian bederatzi proiektu aurkeztu dira, eta 'Katu jendea' izeneko ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.
Eider Rodriguez izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hamaika urte bete ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen daben beka honek; deialdi honetan bederatzi proiektu aurkeztu dira, eta 'Katu jendea' izeneko ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.
Irabazlea Eider Rodriguez idazlea da eta 6.000 euroko diru laguntzinoa eta lana urtebeteko epean argitaratzeko konpromisoa jaso ditu.
Rodriguez Errenterian jaio zan 1977an, eta bi ipuin-bilduma kaleratu ditu orain arte, biak be kritika ezin hobeak izan dituenak: 'Eta handik gutxira gaur' eta 'Haragia'. Proiektu barri honek be gizon-emakumeen arteko arrakaletan eta ipinten dau arreta, diruak eta edertasunak egungo gizartean daben garrantzia jorratzen dau begirada zorrotzez eta idazkera gordinez. Hamar bat ipuinez osotutako bildumea dauka buruan Rodriguezek. Oraingoz, lau ipuin idatzi ditu eta horreetako bat da 'Katu jendea' izenekoa, bilduma osoari izena emongo deutsona.
Kontuak kontu, liburua idazteko urtebeteko epea izango da Eider Rodriguezek.
Igartza Sariaren aurreko irabazleak:
- Lehen urtean: Julen Gabiria: 'Connemara gure bihotzetan'.
- Bigarren urtean: Xabier Etxeberria: 'Egun denak ez dira berdin'.
Jasone Osoro: 'Korapiloak' (akzesita).
- Hirugarren urtean: Fernando Morillo: pOrtzadarra sutan'.
- Laugarren urtean: Unai Elorriaga: 'Van’t Hoffen ilea'.
- Bosgarren urtean: Julen Gabiria: 'Han goitik itsasoa ikusten da'.
- Seigarren urtean: Asel Luzarraga: 'Karonte'.
- Zazpigarren urtean: Karmele Jaio: 'Amaren eskuak'.
Peru Magdalena: 'Lile' (akzesita).
- Zortzigarren urtean: Uxue Alberdi: 'Aulki bat elurretan'
- Bederatzigarren urtean: Jon Martin: 'Ero'.
- Hamargarren urtean: Katixa Agirre: 'Pijama festa' (argitaratzeko).
Irati Jimenez: 'Ezinen ostatua' (akzesita, argitaratzeko).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!