Eusko Jaurlaritzeak eta Kooperatiben Konfederazinoak euskerea arlo soziolaboralean sustatzeko akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2007-07-12 02:00   Euskerea berbagai

Kooperatiben Konfederazinoak eta Eusko Jaurlaritzeak alkarlanean jardungo dabe Euskalit kalidadearen ziurtagiri ofiziala garatzeko. Euskalit ziurtagiriak enpresetan egiten diran euskerearen normalizazinorako prozesuak aztertu eta aintzatesten ditu.

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Patxi Ormazabal Euskadiko Kooperatiben Konfederazinoko presidenteak alkarlanerako akordio marko bat sinatu dabe gaur esparru soziolaboralean euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz.

Kooperatiben Konfederazinoak eta Eusko Jaurlaritzeak alkarlanean jardungo dabe Euskalit kalidadearen ziurtagiri ofiziala garatzeko. Euskalit ziurtagiriak enpresetan egiten diran euskerearen normalizazinorako prozesuak aztertu eta aintzatesten ditu.

Alkarlanerako akordioa LanHitz programearen barruan dago. LanHitz egitasmoa joan dan irailean jarri eban martxan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, arlo sozioekonomikoan euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz, hiru foru aldundiakaz, Eudelegaz eta Industria eta Lan sailakaz batera.

LanHitz programeak 2.300.000 euroko aurrekontua izan dau aurten diru-laguntzen deialdi publikoa egiteko, aurreko urtean baino % 26 gehiago. Danetara, 143 enpresa aurkeztu dira diru-laguntzetara, eta horreetatik 53 kooperatibak izan ziran.

Azkaratek hitzarmena sinatu ondoren esan dauenez, akordioaren helburua da esparru soziolaboralean modu eraginkorrean aurrera egitea, euskereak lan munduko eragile guztien babesa eta inplikazinoa behar dauelako.

Era berean, euskal kooperatibek gizarteagazko konpromisoan bide luzea eta egiaztatua dabela gogoratu dau, eta gizartearen eta lanaren esparruan euskerearen erabilerea areagotzearen lanean inplikau nahi dabela nabarmendu dau, euskal gizarte osoaren lana dalako.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen lehentasun nagusienetako bat arlo soziolaboralean euskerearen erabilerea sustatzea dala gogoratu dau Azkaratek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu