Sara Azurzak euskal eszenea ordezkatuko dau Mallorcan
2025-10-23 10:30 MusikeaKontzertua zemendiaren 8an izango da.

Sara Azurza abeslari eta konpositore donostiarra aukeratu dabe Balear Uharteetan atontzen dan Fira B! musika merkatu profesionalean BASQUE. MUSIC. showcasean parte-hartzeko. Kontzertua zemendiaren 8an izango da Mallorcan.
Sara Azurzak Jon Agirrezabalagak (El Tigre Studios) produzidutako Hiri ilunen umeak diskoa aurkeztuko dau. Albumak zortzi abesti batzen ditu (sei euskeraz eta gaztelaniaz bi), haren soinu-uniberso berezia islatzen dabenak: indie, soul eta elektronikea.
Gainera, Sergio Cruzado (Ginmusica) programatzailea aukeratu dau Fira B!ek aurtongo edizinoan parte-hartzeko, euskal presentzia indartuz.
Zemendiaren 6tik 8ra, jarduera ugari atonduko ditue: profesional mahai-inguruak, speed meeting saioak eta hainbat lan saio.
Musika Bulegoak koordinauta, BASQUE.MUSIC. Euskal Herriko musika-industria nazinoartekotzeko markea da, mundu osoko merkatu eta jaialdietan euskal musikearen sortzaile, musikari, diskoetxe, ordezkaritza-agentzia eta kontratazino-agentziak sustatzeko plataformea. BASQUE. MUSIC.ek Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesa dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!