Silverspace Animation Studios produkzino-etxe arabarreko film labur batek Animazinoaren Saria irabazi dau Las Vegasen
2007-07-12 02:00 Barriak‘Perpetuum Mobile’ film laburrak lortu dauen bederatzigarren saria da hau, AEBtan eskuratzen dauen hirugarrena. Pelikulea 2006ko urrian estreinau eben Sitgeseko Jaialdian.
Enrique Garciak eta Raquel Ajofrinek zuzendu eta Silverspace Animation Studios produkzino-etxe arabarrak egindako ‘Perpetuum Mobile’ 3D-ko animazinozko film laburrak Animazinoaren Saria eskuratu dau Las Vegaseko (AEB) Nazinoarteko Zinema Jaialdian, urtero uri honetan egiten dan ekitaldi zinematografiko garrantzitsuenean, hain zuzen be.
Produkzino-etxe arabarreko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, ‘gaur egungo zinema independentearen lan onenen aukeraketa bat erakustera eta sustatzera dediketan da’ jaialdi estadubatuarra. Era berean, ‘zinemagile barrien eta industria zinematografikoko profesional ospetsuen artean hartu-emonak sustatzea’ be bilatzen dau jaialdiak.
Irabazitako sariari jagokonez, ‘Perpetuum Mobile’ film laburrak lortu dauen bederatzigarrena izan da, AEBtan eskuratzen dauen hirugarrena. Pelikulea 2006ko urrian estreinau eben Sitgeseko Jaialdian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!