Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko fasea barikuan hasiko da

Bizkaie! 2025-10-23 12:28   Bertsolaritzea

Amurrioko Kultur Etxean, gaueko 20:30ean.

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dabe. Sailkapen fasean, guztira, 35ek izena emon dabe eta urria eta zemendia bitartean jokatuko diran 5 sailkatze saioetan 13 bertsolari sailkatuko dira, izan be, 2024ko txapelketako 5 finalista zuzenean sailkatuta dagoz.

2024ko txapelketearen sailkapenaren arabera osotu dira sailkapen faseko saioak. 2024ko txapelketan parte hartu ez eben bertsolariak sailkapenaren amaierean kokatu dira, hurrenkera alfabetikoan.

Sailkapen fasean, saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2026ko txapelketarako eta ganontzeko bertsolariak puntuazinoaren arabera sailkatuko dira. Finala martiaren 28an izango da Gasteizen. 

Bost saioak bost egunetan banatuta: Amurrio, Legutio, Ozaeta, Bernedo eta Gasteizen.

  1. 1. saioa, Amurrio, urriak 24, barikua, 20:30ean, Kultur Etxean: Xabi Igoa, Maddi Agirre, Sabin Abarrategi, June Astegieta,  Marta De Pedis eta Iosu Ordoñez. Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.
  2. 2. saioa, Legutio, urriak 26, domeka, 18:00etan, Kultur Etxean: Aitor Ugarte, Danel Herrarte, Garai Agirre, Ainara Balantzategi, Kerman Lopez de Calle eta Maia Ortiz de Zarate. Gai-jartzailea: Etxaun Otaño
  3. 3. saioa, Ozaeta, zemendiak 7, barikua, 20:00etan, Barrundiako udaletxean: Unai Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Hegoi Amabizka, Oinatz Basabea, Unai Mendibil eta Samu Rodriguez. Gai-jartzailea: Marta Ugarte.
  4. 4. saioa, Bernedo, zemendiak 8, lzapatua, 18:00etan, polibalentean: Eli Zaldua, Martin Abarrategi, Irati Anda, Manu Bendala, Aitor Najera eta Ignacio Trojaola. Gai-jartzailea: Ada Bier.
  5. 5. saioa, Gasteiz, zemendiak 9, domeka, 18:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller. Gai-jartzailea: Oier Suarez.

10 bertso puntuagarri izango ditue bertsolariek, ondorengoak:

  • Binaka, gaia emonda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emonda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Bakarka, hasierako puntua emonda, bertso bina zortziko txikian.
  • Bakarka, gaia emonda, bertso bina neurri librean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu