Jazzber, Bermeoko X. Jazzaldia, garagarrilaren 5etik 7ra

Bizkaie! 2007-07-02 02:00   Musikea

Aurten, garagarrilaren 5etik 7ra, Bermeoko Jazzber jaialdiaren hamargarren edizinoan, Getxoko Nazinoarteko Jazz Jaialdiko Taldeen Lehiaketarako aukeratutako lau finalistetako hiru ikusi eta entzun ahal izango doguz zuzenean: Think Tank (Herbehereak), Andrew’s Quartet (Errusia) eta Mr. Chacho(Espainia). Horrezaz gan, Jam Session bat be egingo dau Miguel Salvador Triok.

Aurten, garagarrilaren 5etik 7ra, Bermeoko Jazzber jaialdiaren hamargarren edizinoan, Getxoko Nazinoarteko Jazz Jaialdiko Taldeen Lehiaketarako aukeratutako lau finalistetako hiru ikusi eta entzun ahal izango doguz zuzenean: Think Tank (Herbehereak), Andrew’s Quartet (Errusia) eta Mr. Chacho(Espainia). Horrezaz gan, Jam Session bat be egingo dau Miguel Salvador Triok Aspaldiko tabernan. Kontzertuak Nestor Basterretxea aretoan izango dira, doban.


Egitaraua

- Garagarrilak 5, eguena, arratsaldeko 20:30etan, THINK TANK (Herbehereak).

Hagako Errege Kontserbatorioan sortu zan taldea. Euren musikea oso aldakorra eta dinamikoa da, eta jazz musika tradizionalean zein mendebaldeko gaur eguneko musikan oinarritzen da. Taldekideek musika mueta ugari lantzen ditue, berbarako, ‘jazz fussion’ edo ‘world music’.

- Garagarrilak 6, barikua, arratsaldeko 20:30etan, ANDREW'S QUARTET (Errusia). Gaueko 22:00etan, barriz, Jam Session izango da Aspaldiko tabernan Miguel Salvador Trio taldeagaz.

Rostov-on-Don urian sortu zan Andrew’s Quartet orain dala urte batzuk. Euren musikearen ardatz nagusia tradizino errusiarreko musika herrikoia da. Andrey Mulyakin, taldearen burua eta saxofonistea, eta Pavel Filippov, baxu-jotzailea, ospe handikoak dira nazinoarteko jazz lehiaketetan. Konposizino gehienak Elena Lubyanayak sortutakoak dira, eta Alexey Mudrakov, bateria-jotzailea, Rostov Estaduko Kontserbatorioko irakaslea da.

- Garagarrilak 7, zapatua, arratsaldeko 20:30etan, MR CHACHO (Espainia).

Galiziako eta Madrileko musikari oso gazte batzuek osotzen dabe talde hau, eta Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian alkartu ziran lehenengoz, jazzaren espezialidadean, hain zuzen be. Estaduan zein nazinoartean ospe handiko musikariakaz jo izan dabe, esaterako Perico Sanbeat, John O´Gallagher, etab. Horrezaz ganera, taldeak espainiar Estaduko jazzaldi garrantzitsuenetan parte hartu izan dau; baita Herbehereetan, Portugalen eta Ekuadorren be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu