Hautaprobearen ezohiko azterketea hasiko dabe 1.883 ikaslek

Bizkaie! 2007-07-04 02:00

Araban 278 ikaslek egingo dabe azterketea, 95ek euskeraz eta 183k gaztelaniaz; Bizkaian 958 ikasle aurkeztuko dira, 499 euskeraz eta 509 gaztelaniaz; azkenik, Gipuzkoan, 647 ikasle izango dira guztira, 411 euskeraz eta 236 gaztelaniaz.

Selektibidadeko ezohiko azterketea hasiko da gaur, garagarrilak 4, arratsaldeko 16:00etan Euskal Herriko Unibersidadean (EHU) eta 1.883 ikasle aurkeztuko dira, horreetako 955 euskerazko azterketara, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Araban 278 ikaslek egingo dabe azterketea, 95ek euskeraz eta 183k gaztelaniaz; Bizkaian 958 ikasle aurkeztuko dira, 499 euskeraz eta 509 gaztelaniaz; azkenik, Gipuzkoan, 647 ikasle izango dira guztira, 411 euskeraz eta 236 gaztelaniaz.

Ikasleek 11 epaimahaitan egingo ditue azterketak: bi Araban, hiru Gipuzkoan eta sei Bizkaian. Azterketek eguenean eta barikuan jarraituko dabe. Hautaprobearen ohiko deialdia 7.828 ikaslek egin eben bagilaren 6, 7 eta 8an, eta % 95,54k gainditu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu