Jazz boladea

Bizkaie! 2007-07-04 02:00   Musikea

Getxoko Nazinoarteko XXXI. Jazzaldiaren eskutik hasiko da gaur, garagarrilak 4, Euskadiko 2007ko Jazz zikloa. Garagarrila jazzaren hilebetea izango da aurten barriro. Lehenengo hitzorduari jagokonez, gagarrilaren 4tik 8ra egingo da Getxoko Jazzaldia eta, bost egun horreetan, Getxoko kaleak musikaz jantziko dira.

Getxoko Nazinoarteko XXXI. Jazzaldiaren eskutik hasiko da gaur, garagarrilak 4, Euskadiko 2007ko Jazz zikloa. Garagarrila jazzaren hilebetea izango da aurten barriro. Lehenengo hitzorduari jagokonez, gagarrilaren 4tik 8ra egingo da Getxoko Jazzaldia eta, bost egun horreetan, Getxoko kaleak musikaz jantziko dira.

Jam Sessions arrakastatsuak eta ‘Hirugarren Milurtekoa’ atalean izango diran Juan Pablo Balcazar ‘Voyage Quartet’, Legacy, Jove Dixieland Band, The Duet eta Jon Urrutia Trio taldeak ahaztu barik, kontzertu nagusietan, Thinktank (Holanda), Andrew’s Quartet (Errusia), Mr. Chacho (Espainia), Charlie Haden Quartet West, People Are Machines, Lee Konitz Nonet eta aurtengo izarra, Chucho Valde kubatarra izango dira protagonista.

www.getxo.net/euskera/cultura/getxo_cultura_jazz01.asp?MNU_Id=196


Jazz zaleentzako hurrengo hitzorduak

- Bermeoko x. Jazzber Jaialdia, garagarrilaren 5etik 7ra. Getxoko Nazinoarteko Jazz Jaialdiko Taldeen Lehiaketarako aukeratutako lau finalistetako hiru ikusi eta entzun ahal izango doguz zuzenean: Think Tank (Herbehereak), Andrew’s Quartet (Errusia) eta Mr. Chacho (Espainia). Horrezaz gan, Jam Session bat be egingo dau Miguel Salvador Triok.

www.jazzber.com

- Ezcarayko XI. Nazinoarteko Jazzaldia, garagarrilaren 6tik 15era, besteak beste, Horacio Fumero Quartet, Organic Trio, Ramon Cardo Orange Swing, Zaratan Connection, Israel Sandoval eta Martin Andersen Trio lako taldeakaz.

www.jazzezcaray.com

- Baionako La Ruee au Jazz Jaialdia, garagarrilaren 12, 13 eta 14an, besteak beste, Joshua Redman, Kenny Garrett Quartet, Henri Texier Strada Sextet eta Tribal Afro Jazz Project 2 lako izarrakaz.

www.larueeaujazz.com

- Gasteizeko XXXI. Nazinoarteko Jazz Jaialdia, garagarrilaren 15etik 21era. Parte-hartzaileen artean, Ornette Coleman eta Nora Jones nabarmentzen dira aurtengo edizinoan.

www.jazzvitoria.com

- Donostiako XVII. Jazzaldia, garagarrilaren 24tik 29ra. Ezinbesteko kontzertuak izango dira: Elvis Costello + Allen Toussaint Band (29an), Chick Corea + Gary Burton (25ean) eta Pat Metheny + Brad Mehldau (28an).

www.jazzaldia.com

- Zarautzeko VII. Jazz Mintegia, garagarrilaren 23tik 28ra. Iñaki Salvadorren zuzendaritzapean, teoria eta praktikea (kale kontzertuak) buztartuz.

www.jazzarautz.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu