Eresbileko zuzendari Jon Bagues Liburutegi Musikalen Nazinoarteko Alkarteko presidenteorde izentau dabe
2007-07-05 02:00 Euskaldunak munduanEresbil Euskal Musikearen Artxiboko zuzendaria dan Jon Bagues izentau dabe Liburutegi Musikalen Nazinoarteko Alkarteko presidenteorde, alkartea Australiako Sydneyn egiten ari dan lehenengo biltzarraren barruan.
Eresbil Euskal Musikearen Artxiboko zuzendaria dan Jon Bagues izentau dabe Liburutegi Musikalen Nazinoarteko Alkarteko presidenteorde, alkartea Australiako Sydneyn egiten ari dan lehenengo biltzarraren barruan.
Eresbilek prentsa ohar bidez azaldu dauenez, Bagues Liburutegi Musikalen Nazinoarteko Alkarteko zuzendaritza barrian sartuko da presidenteordetza bat hartuz, Alemania, Estonia eta AEBtako ordezkariakaz batera. Era berean, zuzendaritzan, Herbehereak, Erresuma Batua, Zeelanda Barria eta Italiako ordezkariak be badagozala adierazo dau.
Alkartea aste honetan Sydneyn egiten ari dan biltzarrean datozen hiru urteetarako lanak banatuko dira. Eresbilek gogoratu dau Liburutegi Musikalen Nazinoarteko Alkarteak dokumentazino musikalaren instituzinoak eta profesionalak batzen dituala; gaur egun, bost kontinenteetako 53 herrialdetan banaturiko 1.800 kide ditu.
Jon Baguesek Capilla Peñaflorida antxinako musikako taldea sortu eban 1985ean. Artearen Historian lizentziatua da eta Bartzelonan doktoratu zan. Artxibogintzan eta Dokumentazinoan ikasketak egin zituan Madrilen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!