EHUk eta EJk hitzarmena sinatuko dabe Latinoamerikako ikasleek masterrak EHUn egin daiezan laguntzeko
2007-07-03 02:00 Euskaldunak munduanAkordioaren arabera, Argentina, Txile edota Mexikoko ikasleek EHUn master ofizialeko ikasketak egin ahal izateko diru-laguntzinoak ahalbidetuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak oneretxia emon deutso Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusiaren eta Euskal Herriko Unibersidadearen arteko lankidetza-hitzarmen bati. Akordioaren arabera, Argentina, Txile edota Mexikoko ikasleek EHUn master ofizialeko ikasketak egin ahal izateko diru-laguntzinoak ahalbidetuko dira.
Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez, 67.500 euro emongo deutsoz EHUri. Graduatu eta graduatu-ondoko ikasketen Erretoreordetzeak, bere aldetik, 202.500 euroko diru-laguntzinoa esleituko dau.
Zenbateko honen onuradunak 45 ikasle izango dira. Diru-laguntzino honeekaz, matrikulea, mantenua eta ostatu gastuei aurre egiteko aukerea izango dabe, jatorrizko herrialdearen eta helmugako herrialdearen arteko bizitzaren-kostuaren desbardintasunak murriztuz.
Onuradunen aukeraketa-proposamena eta analisia Euskadik Argentinan, Txilen edota Mexikon dituan ordezkaritzetan egingo da, deialdi honetarako zehazturiko erispideak jarraituz eta Euskal Herriko Unibersidadeari diru-laguntzen esleipena eginaz.
Eusko Jaurlaritzeak zein EHUk, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Argentina, Txile eta Mexikoko herrialdeen arteko hezkuntza eta zientzia arloko kultura harremanetan eta lankidetzearen sustapenean ardura bizia dabe. EAEk herrialde horreekaz historia eta kultura hartu-emon bereziak ditu, eta hantxe dagoz kokaturik ordezkaritza bana.
EHUk 15 ikerketa-master irakasten ditu, eta zuzeneko sarbidea ahalbidetzen dabe Kalidade Aitamenezko doktoregoetara. Hemen abian jarten dan programearen bidez, herrialde bakotxak (Argentina, Txile eta Mexiko) persona bat bialdu ahal izango dau 2007-2008 ikasturterako dagozan 15 master bakotxetara, lankidetza-hitzarmen honen pentzutan deialdi honetan zehazten diran diru-laguntzak jaso ahal izango dituelarik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!