Bilboko historiari buruzko XII. Symposiuma egingo dabe irailean Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udalak

Bizkaie! 2007-07-03 02:00

Sinposio honen bidez ikerketa barriak egiteko aukerea indartu nahi da. Era horretara, zenbait gai aztertuko dira, besteak beste, Bilboko idazleak, erbesteko idazleak baina Bilbo eta bilbotarrak gai legez erabilitakoak, euren lan literarioei buruzko azterketak, Bilboko irudia literaturan, garaien azterketak. Hizkuntzearen erabilerea bera be aztergai izango da.

Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko Lehendakariordetzeak, Bidebarrieta Kulturguneak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak Bilboko historiari buruzko XII. Symposiuma egingo dabe irailaren 24an eta 25ean, Bidebarrieta Liburutegian, ‘Bilbo eta Literaturak’ gaia aintzat harturik.

Antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez, sinposio honen bidez ikerketa barriak egiteko aukerea indartu nahi da. Era horretara, zenbait gai aztertuko dira, besteak beste, Bilboko idazleak, erbesteko idazleak baina Bilbo eta bilbotarrak gai legez erabilitakoak, euren lan literarioei buruzko azterketak, Bilboko irudia literaturan, garaien azterketak. Hizkuntzearen erabilerea bera be aztergai izango da.

Jardunaldien koordinatzaile nagusia Joseba Agirreazkuenaga Euskal Herriko Unibersidadeko Historia Garaikideko katedraduna izango da, eta beragaz batera Jon Kortazar eta Begoña Moran izango dira batzorde antolatzailean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu