Eusko Jaurlaritzeak 7 miloe uro emongo ditu 2007-2010 eperako Unibersidade Planaren jardueretarako

Bizkaie! 2007-07-03 02:00

Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartze eta hausnartze-fasean dagoan 2007-2010 eperako Unibersidade Planaren jarduerak egiteko hiru diru-laguntzino zuzen emoteko erabagia hartu dau.

Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartze eta hausnartze-fasean dagoan 2007-2010 eperako Unibersidade Planaren jarduerak egiteko hiru diru-laguntzino zuzen emoteko erabagia hartu dau. Diru-laguntzen kopuru osoa 7,177 miloe eurokoa izango da.

Lehenengo diru-laguntzinoa, 1,075 miloe euroko zenbatekoan, Deustuko Unibersidadeari emongo jako, 2007an Irakaskuntza, Euskera, Ikerketa eta Transferentzia Teknologikoaren programak egiteko.

Bigarren diru-laguntzino zuzena, hau be 1,075 miloe euroko zenbatekoan, Mondragon Unibersidadeari emongo jako, 2007. urtean Irakaskuntza, Euskera, Ikerketa eta Transferentzia Teknologikoaren programak egiteko.

Hirugarren diru-laguntzino zuzena Euskal Herriko Unibersidadeari emongo jako, 5,027 miloe euroko zenbatekoan, 2007. urtean Goi Hezkuntzako Espazio Europarrera sartzeko, eta Euskera eta Ikerketa programak egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu