Guggenheim Bilbao Museoa jazz klub bihurtuko da Just Friends taldearen kontzertu bereziagaz

Bizkaie! 2007-07-02 02:00   Musikea

Jazz musikagile handiak inspirazino iturri hartuta, Just Friends taldea 2001. urtean sortu zan. Jazz eta swingaren urrezko garaia oinarritzat hartuz, abesti propioak klasikoen berrinterpretazinoakaz nahasten ditue (‘Just a Gigolo’, ‘Song for my brother’, ‘Just you, just me’, ‘She's funny that way’, ‘Moppin' and boppin’ adibidez).

Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa jazz klub bihurtuko da gaur, garagarrilak 2, gaueko 21:00etatik aurrera, Just Friends taldeak eskainiko dauen saio bereziagaz. Gaueko 23:00ak arte, talde honen jazz erritmo klasikoakaz batera, bisitariek ‘Anselm Kiefer’ eta inaugurau barri dan ‘Alberto Durero: Städel Museum-aren Bildumako grabatuak’ erakusketak gozau ahal izango ditue, ohiko sarrerea baino prezio merkeagoan (10 euro).

Gauzak holan dirala, museoaren hamargarren urteurrena dala eta, Euskadiko jazz denporaldiari hasierea emoteko eszenatoki bihurtuko da Guggenheim Bilbao Museoa, pinakoteka bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.

Jazz denporaldia Getxon hasiko da (garagarrilaren 4tik 8ra), Bermeon jarraituko dau (5etik 7ra); hurrengo hitzordua Gasteizen izango da (garagarrilaren 14tik 21era) eta Donostian amaituko da (garagarrilaren 24tik 29ra). Halan da be, hasiera ofiziala Guggenheim Bilbao Museoan preparau daben ekitaldi batean ospatuko da garagarrilaren 2an (kontzertuaren egunean bertan), goizeko 11:30etan, New Orleanseko talde bat dunbalagaz zalapartaka hasten danean.

Jazz musikagile handiak inspirazino iturri hartuta, Just Friends taldea 2001. urtean sortu zan. Jazz eta swingaren urrezko garaia oinarritzat hartuz, abesti propioak klasikoen berrinterpretazinoakaz nahasten ditue (‘Just a Gigolo’, ‘Song for my brother’, ‘Just you, just me’, ‘She's funny that way’, ‘Moppin' and boppin’ adibidez).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu