Julio Medemek abuztuan estreinauko dau ‘Caotica Ana’
2007-07-02 02:00 BarriakJulio Medem zuzendari donostiarrak datorren abuztuaren 24an estreinauko dau Caotica Ana pelikulea, bere zazpigarren film luzea. Hamar ataletan dago banatuta pelikulea eta Madrilen, Kanariar Uharteetan, Parisen, Katalunian, New Yorken eta Arizonan filmau dau.
Julio Medem zuzendari donostiarrak datorren abuztuaren 24an estreinauko dau Caotica Ana pelikulea, bere zazpigarren film luzea. Hamar ataletan dago banatuta pelikulea eta Madrilen, Kanariar Uharteetan, Parisen, Katalunian, New Yorken eta Arizonan filmau dau.
Charlotte Rampling aktore ezagunaren ondoan, Bebe kantari espainiarrak eta Manuela Velles aktore gazteak beteko ditue rol nagusiak. Eurekaz batera Lluis Homar, Matthias Habich, Gerrit Graham eta Nicolas Cazale, Ash Newman eta Raúl Peña arituko dira.
Filmak Ana gaztearen lau urteko historia kontauko dau. Hipnosian bezela, Anak egiaztatzen dau ez dala bakarrik bizi, bere bizitza modu tragikoan hil ziran beste emakume gazte batzuenaren jarraipena dala, dakar produkzino etxeak zabaldutako informazinoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!