Bertsolantegia, azken txanpan Eibarren
2007-07-03 02:00 BertsolaritzeaBertsolaritzaz gogoeta egiteko gunea edo topalekua sortzeko beharrari erantzun nahi deutso lantegi honek eta kuriosidade eta interes handia biztu dau, gehienez 30 lagunek parte hartzea aurreikusi zalako eta 34 lagunek emon dabelako izena.
Bertsozale Alkarteak UEUgaz lankidetzan antolatutako Bertsolantegia bihar, garagarrilak 4, amaituko da Eibarren.
Bertsolaritzaz gogoeta egiteko gunea edo topalekua sortzeko beharrari erantzun nahi deutso lantegi honek eta kuriosidade eta interes handia biztu dau, gehienez 30 lagunek parte hartzea aurreikusi zalako eta 34 lagunek emon dabelako izena.
Pasa dan astelehenean emon jakon hasierea ikastaroari eta bertsolaritzearen eta kantagintzearen arteko hartu-emonak izan ziran berbagai. Goizez, Xabier Paya bertsolariaren gidaritzapean, Josu Zabala, Amaia Zubiria eta Bixente Martinez musikarien esperientziak eta eretxiak jaso zituen ikasleek. Arratsaldez, ahotsaren lanketa ikastaroa izan eben Imanol Kamio adituaren eskutik eta, iluntzean, Gu ta Gutarrak taldearen saioa izan zan Eibarko Coliseo aretoan. Berrehun bat lagun bertaratu ziran saiora eta giro bikaina izan zan.
Gaur, martitzena, argudiatzea ardatz hartuta, Andoni Egañaren ikastaro teoriko praktikoa izango da goizez. Iluntzean, barriz, arratsaldeko 20:00etan, saio esperimental bat gidatuko dau eta hor Xabier Paya, Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dabe.
Bihar, garagarrilak 4, eguaztena, generoak sorkuntzan dauen eragina aztertuko da Bertsolantegian.
Generoak zertan markatu ditu gizon eta emakume sortzaileak?
09:00-09:10 Lan egunaren aurkezpena. Ainhoa Agirreazaldegi.
09:10-10:00 Emakumea bertsolaritzan bideo emonaldia.
10:00-10:40 Hitzaldi nagusia: Unai Iturriaga.
10:40-11:00 Atsedena.
11:00-11:20 Hitzaldia: Judith Montero.
11:20-11:40 Hitzaldia: Maialen Lujanbio.
11:40-13:00 Mahai-ingurua: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Judith Montero.
• Arratsaldeko ordutegia: 14:30-16:30
Hitzaldi nagusia: Ana Urkiza. Literaturearen ikuspegitik.
Moderatzailea: Ainhoa Agirreazaldegi.
14:30-14:40 Arratsaldeko aurkezpena. Ainhoa Agirreazaldegi.
14:40-15:20 Ana Urkiza. Hitzaldia
15:20-16:30 Mahai-ingurua
• Gaueko ekitaldia 22:30etan Eibarko San Andres Eleizearen Klaustroan: Orniturrinkus ‘hots eta hitzen saio esperimentala’. Maialen Lujanbio (Hitzak), Judith Montero (Saxoak) eta Xabier Erkizia (Hotsak).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!