Euskeraz erregistrautako lehenengo umea

Bizkaie! 2007-12-20 14:00   Euskerea berbagai

Barri pozgarria izan arren, gogor kritikau gura dogu gure hizkuntzeari ofizialtasuna autortu eta 20 urtez itxaron behar izana, eta gainera, hainbat eskari eta helegiteren ondorioz lortu beharra’, adierazo dau Paul Bilbaok.

Jaurlaritzeak, Generalitateak eta Xuntak hizkuntz aniztasuna sustatzeko zenbait jarduera egingo ditue

Bizkaie! 2007-12-20 12:05   Euskerea berbagai

Hizkuntz aniztasuna sustatzeko eta errespetetako zenbait jarduera egingo ditue alkarregaz 2008. urtean, Unescok izentautako Hizkuntzen Nazinoarteko Urtean. Holan adostu dabe hiru gobernuetako hizkuntz politikearen goi agintariek Santiagon izandako bileran, 2007ko martian sinatu lankidetza-hitzarmenaren argitan.

Piperrak taldeak azken kontzertua grabauko dau

Bizkaie! 2007-12-20 11:42   Musikea

Zortzi urteko isilunearen ostean, 2008ko urtarrilaren 19an emongo dau Piperrak talde nafarrak orain urtebete hasitako birearen azken kontzertua Durangoko Landako gunean. Kontzertu berezia izango da, izan be, CDa eta DVDa grabetea da asmoa.

Urietan ibilgailuen zirkulazinoa erregulau gura dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2007-12-20 10:36

2008-2012 urte arterako klima-aldaketearen kontrako plana aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak eta, beste neurri batzuen artean, urietan sartzen diran ibilgailuei tasak jartea proposatuko dau, era horretara, CO2 emisinoak murrizteko asmoz.

‘Euskaraz bai’

Bizkaie! 2007-12-19 17:27   Euskerea berbagai

‘Adierazpen honegaz bat egiteko eskaerea luzatu nahi deutsegu Euskal Herriko eragile guztiei, ‘Euskaraz bai’ esatea eta egitea danon erantzukizuna dalako’, azaldu dau Xabier Mendigurenek.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Senperen, ‘Zaldubi’-ren (1828-1907) omenez

Bizkaie! 2007-12-19 16:53   Euskerea berbagai

Abenduaren 20an, Senpereko Elkartetxean agiriko bilkurea egingo dabe Euskaltzaindiak eta Euskaltzaleen Biltzarrak, Gratien Adema ‘Zaldubi’-ren omenez.

Baleuko eta Irusoin Goya Sarietarako izentau ditue

Bizkaie! 2007-12-19 14:54   Barriak ‘Betizu eta Urrezko Zintzarria’ eta ‘Lucio’ dira izentautako lanak

Eiken Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterreko kideak diran Baleuko eta Irusoin produkzino-etxeak Goya Sarien hurrengo edizinoan izango dira zezeilaren 3an, animazinoko film onenaren eta film dokumental onenaren mailetan lehiatuz, hurranez hurran.

The Police taldea izango da izarra 2008ko Bilbao BBK Live jaialdian

Bizkaie! 2007-12-19 14:43   Musikea

The Police talde ingelesa izango da buru Bilbao BBK Live 2008 jaialdiaren lehenengo jardunaldian, garagarrilaren 4an. Jaialdia egun horretan hasi eta garagarrilaren 6an amaituko da, Kobetamendiko zelaietan. Sting buru dauen taldearen kontzerturako sarrerak bihar jarriko dira salgai, 72 euroan.

Atzera begira

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-12-19 14:27   Bidaide

Ia hamar urte joan dira Asian lehenengoz egon nintzanetik eta bosturteko bat baino gehiago Bizkaie! jaio zanetik, nire objektiboak atrapetan ebana ezagutarazoteko aukerea emon deustan ziberespazioa.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Lau urtaroak' lana eskainiko dau EGOk bideo-klip erako kontzertu batean

Bizkaie! 2007-12-19 13:38   Musikea

Euskadiko Gazte Orkestrak hiru kontzertu emongo ditu EAEko uriburuetan Vivaldiren lanetan oinarritutako programearen barruan. Zaletu gehiago erakarteko asmoz, musika-bideoak egiteko erabili ohi dan eszenografia erabiliko dabe.

Eusko Jaurlaritzeak ordezkaritza ofiziala izango dau Parisen

Bizkaie! 2007-12-19 10:44   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzeak 2008an zehar ordezkaritza bulego bat zabalduko dau Parisen Frantziagaz dituan hartu-emon ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta instituzionalak sendotzeko.

Bilbo Zaharrean euskeraz jardungo dauen LHko ikastegi bat 1,5 miloe eurogaz lagunduko dau BFAk

Bizkaie! 2007-12-18 18:25   Euskerea berbagai

Langileen prestakuntza prozesuetan euskerea sartzea, bai eta enplegurako prestakuntzan eta enpresen sorkuntzan be, eta hezkuntza-sistemearen barruan persona euskaldun ekintzailearen kontzeptua sartzea dagoz helburuen artean.

Etorkinen Nazinoarteko Egunak herrialdeetako garapenari egiten deutsien ekarpena balorau gura dau

Bizkaie! 2007-12-18 17:12

Getxoko Udalak beste urte batez, abenduaren 18an ospatzen dan Etorkinen Nazinoarteko Egunagaz bat egingo dau, ‘tolerantzia eta mundu osoko herrialdeen garapenean parte hartzeko etorkin guztiek eskaintzen dabena eta egiten daben ekarpena autortzeko eta baloretako eta kulturen arteko komunikazinoa errazteko’.

Antzerki klasikoa eta fusino musikea Bilboko Artelan Berreginen Museoan

Bizkaie! 2007-12-18 14:52

Ekimen honen bidez, museoak sendotu egin dau bere alderdi pedagokiko eta kulturala, egun kokatuta dagoan Bilbo Zaharra auzoaren garrantzi handiko eragile sozio-kultural bihurtzen daben jarduerak antolatuz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Laurehun eskola-umek parte hartuko dabe ‘Kirol Campusak euskeraz’ ekimenean

Bizkaie! 2007-12-18 14:26   Euskerea berbagai

Kirola, aisialdia eta euskerea batera gozetako helburuagaz, 400 gaztetxuk parte hartuko dabe abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an egingo diran ‘Kirol Campusak euskeraz’ ekimenean

Nazino barriak sortu eta zaharrei eutsi?

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-12-18 13:01

Nazinoak izentetako azkeneko letra biak erabilten dira: .es (Espainia), .fr (Frantzia), .uk (Erresuma Batua), .de (Alemania) edo .it (Italia). Hemen dago gaurko bitxikeria. Espainiako Senatuak ondokoa proposatu dau: sei hilebeteko epean, .cat amaierako helbideek (Catalunyako helbideek) nazino mailea izan daiela, .ct-ra aldatuz.

‘El orfanato' eta 'Las trece rosas', Goya sarietarako faborito

Bizkaie! 2007-12-18 10:54   Barriak

‘El orfanato’ eta ‘Las trece rosas’ filmak dira Goya sarien XXII. edizinorako faboritoak, danetara, hamalau izendapen jasota. Horreekaz batera, ‘La Soledad’ eta ‘Siete mesas de billar francés’ filmak lehiatuko dira pelikularik onenaren saria irabazteko. Sari banaketa gala zezeilaren 3an izango da.

‘Bikain’ euskerearen kalidade ziurtagiri publikoak euskerearen normalizazinoa egiaztatuko dau

Bizkaie! 2007-12-18 10:35   Euskerea berbagai

’Bikain’ Euskerearen Kalidade Ziurtagiriaren helburua da Euskadiko esparru sozio-ekonomikoko erakundeek garatutako hizkuntza-normalkuntzako prozesuek izan daben garapen-maila egiaztatu eta autortzea.

The Pub Ibiltaria sarean honezkero

Bizkaie! 2007-12-17 18:52

www.thepubibiltaria.com helbidean, Oskorrik urteetan zehar berreskuratu dituan abesti guztiak dagoz eskuragarri. The Pub Ibiltariaren proiektuan berreskuratu diran abesti bakotxaren eta guztien partiturak, letrak eta midi artxiboak eskuratu daitekez.

Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariak 2007 banatu ditue

Bizkaie! 2007-12-17 16:50   sariak-autortzak

Txomin Agirre eleberri- edo nobela-saria emon barik geratu da. Toribio Altzaga antzerki-saria Pablo Barriok eskuratu dau 'Kontrako bidean' izeneko lanagaz. Felipe Arrese Beitia olerki-saria Karmele Igartuaren 'Hitzak orbainetan' lanarentzat izan da. Azkenik, Mikel Zarate saio-saria Julen Arriolabengoaren 'Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan' lanak irabazi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (5)