Unai Basurko XIV. Itsas Joko Atlantikoen aitabitxia izango da

Bizkaie! 2008-06-16 15:35   Euskaldunak munduan

Euskal Kirol Federazion Batasunak (EKFB), garagarrilaren 19tik 25era, Getxo eta Sopelanan antolatuko dituan XIV. Itsas Joko Atlantikoen aitabitxia Unai Basurko nabigatzailea izango da. Garagarrilaren 19an Areetako kaleak jokootan parte hartuko daben nazino desbardinen koloreakaz beteko dituan inaugurazio desfilean ikurriñea eroan eta gure selekzinoa zuzenduko dau Basurkok.

Euskal Kirol Federazion Batasunak (EKFB), garagarrilaren 19tik 25era, Getxo eta Sopelanan antolatuko dituan XIV. Itsas Joko Atlantikoen aitabitxia Unai Basurko nabigatzailea izango da. Garagarrilaren 19an Areetako kaleak jokootan parte hartuko daben nazino desbardinen koloreakaz beteko dituan inaugurazio desfilean ikurriñea eroan eta gure selekzinoa zuzenduko dau Basurkok.

Herritarren artean itsasoko kirolak sustatzea gura dau 2007an munduari birea berak bakarrik emon eutson itsasgizonak; baita, kostako udalerri bietan egingo diran probetan emoitza onak lortzeko, euskal kirolariak animau be.

XIV. Itsas Joko Atlantikoak

Euskal Kirol Federazinoen Batasunak (EKFB) antolatuko dituan Itsas Joko Atlantikoak Getxon eta Sopelanan lehiatuko dira 2008ko urte honetan. Eta parte-hartzaile gehien dituenak izango dira kirolarien eta delegazinoen aldetik. Berbarako, 800-1.000 pertsona bitartean lehiatuko dira bela, surf, urpeko jarduera, arraun eta piraguismoko modalidadeetan, eta Bizkaiko kostaldeko herri horreek izango dira udako kirol-jarduera guztiaren muina. Aurreko 13 edizinoetan ohikoak izan diran taldeez gainera, Katalunia, Andorra, Belgika eta Akitaniatik be etorriko dira aurten.

Itsas Joko Atlantikoak Bretainian sortu ziran 1995ean, eta Europa Atlantikoko eskualde eta nazionalidadeetako kirol, turismo eta kulturearen arloko sustapenak ekitaldi bakar batean batzeko helburuagaz jaio ziran. Eta hori lortzeko modurik onena, itsasoagaz lotuta dagozan espezialidadeetan lehiatzea izan zan: surfean, belan, arraunean, piraguismoan eta urpeko jardueretan. Euskadik honezkero egiteko nabarmena beteten dau lehiaketa horretan eta gero eta ezagunagoa dan eta dudarik bako kalidadea dauen partaidetzea dau, azken hiru urteetan erakutsi dauen legez, Gijonen, Cornuallesen eta Bretainian, hiru leku horreetan Euskal Selekzinoa izan baitzan onena. Euskadik dauen pisua gero eta handiagoa da, eta, horregaitik, Euskal Kirol Federazinoen Batasunak antolatuko ditu 2008ko Jokoak Getxon eta Sopelan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu