Lekeitioko I. E-mail lehiaketea martxan dago

Bizkaie! 2008-06-13 15:11

Lekeitioko Gazte Bulegoak eta Euskera Zerbitzuak alkarlanean antolatutako Lekeitioko I. E-mail lehiaketako parte hartzaileek herriko musika bandako zuzendariaz maitemintzen dan protagonistearen izenean e-mail bat idatzi beharko dabe. Lanak aurkezteko epea bagilaren 27ra arte dago zabalik.

Lekeitioko kanta zahar batek honakoa dino: 'Dolores que estaba / en el mirador / 'hasiendo' las señas, 'hasiendo' las señas / con el director. Su madre le 'dise': ¡Ay, Dolores, por Dios! / que tú eres muy joven / que tú eres muy joven / para el director...'

Antxinako kantea bada be, kanta horrek ez dau gaurkotasunik galdu. Doloresen antzera, Lekeitioko Gazte Bulegoak eta Euskara Zerbitzuak alkarlanean antolatutako Lekeitioko I. E-mail lehiaketako partehartzaileak bandako zuzendariaz maiteminduko dira. Horren harian, e-mail bat idatziko deutse maitasuna autortzen.

E-mailek euskeraz idatzita egon behar dabe eta inoiz argitaratu edo saritu bakoak izan behar dira, gehienez 50 lerrokoak. Parte hartzaile bakotxak gehienez e-mail bi aurkeztu ahalko ditu eta saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira.

Lanak e-mailez bialdu behar dira gazte-bulegoa@lekeitio.com helbidera. Testua E-maila izeneko fitxategi batean gordeta egon behar da eta Egilea izeneko beste fitxategi batean egilearen datuak jarriko dira, izen-abizenak, jaiotze data, telefonoa eta helbidea. Lanak bialtzeko epea bagilaren 27an amaituko da eta irabazleen izenak jentaurreko ekitaldi baten bidez emongo dira jakitera. Epaimahaia Lekeitioko Gazte Bulegoak eta Euskera Zerbitzuak izentauko dau.


Sariak

Lanak saritzerako orduan, ondokoa balorauko da: adierazkortasuna, umorea eta zuzen idatzita egotea. Adin-tarte bi izango dira, batetik 12-17 urte bitartekoa eta bestetik 18-30 urte bitartekoa. Lehenengo taldean, irabazleak i-pod bat jasoko dau eta bigarren saridunak 50 euro euskerazko produktuetan gastetako (CD, liburu, mahai-jokoak...). Bigarren taldean, irabazleak bazkari edota afari gozoa jasoko dau eta bigarren saridunak 75 euro euskerazko produktuetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu