Harry Potterren ‘azkena’?

Bizkaie! 2007-07-20 02:00

Harry Potter and the Deathly Hallows garagarrilaren 21eko gauerdian jarriko da salgai baina New Yorkeko egunkari bateko literatur kritikari batek honezkero irakurri dau bildumako azken nobelea eta amaieran zer pasetan dan kontau dau.

BUM jaialdiko izarra Mos Def amerikarra izango da

Gotzon Uribe 2007-07-19 02:00   Musikea

Aurtengoa jailaldiaren bigarren edizinoa izango da eta urriaren 6an ospatuko da Bilboko zezen plazan arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Brooklyneko kantariagaz batera, Mala Rodríguez, 7 Notas / Colores, Morodo edota Flowkorikos taldeak be izango dira, besteak beste.

Beste euskal liburu bi gehiago IBBY erakundearen Ohorezko Zerrendan

Bizkaie! 2007-07-19 02:00   Euskaldunak munduan

Patxi Zubizarretak idatzitako ‘Urrezko Giltza’ (Erein) eta Juan Mari Mendizabalek itzulitako ‘Bidaia munduaren amaierara’ (Erein) dira IBBY erakundearen 2008ko Ohorezko Zerrendan izango diran liburuak; lehenengoa, idazleen arloan; bigarrena, itzultzaileenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko auzoetara egiten diran bisita gidatuak Indautxura ailegauko dira garagarrilean

Bizkaie! 2007-07-19 02:00

Bisitan, gidariek leku bereziak erakutsiko ditue, Alondegia, Doña Casilda parkea, auzotarren etxeak, txalet zaharrak, Felix Serrano eta Jesuiten ikastetxeak edota Indautxu Plazea, besteak beste.

Nuovomondo

Joseba Terreros 2007-07-19 02:00   Zinema kritikak

XX mendeko emigrazino italiarraren istorioa kontetan da, Mancuso familia siziliar baten ikuspegitik. XX. mende hasikerako urteetan Agrigentotik urtengo dabe Estadu Batuetara bidean.

Euskerea bultzatzeko Euskalsex azokea Cicciolinak zabalduko dau

Bizkaie! 2007-07-19 02:00

Arte erotikoa, zinema erotikoa, sexua zuzenean eta beste hainbat ekitaldi erotiko-sexual izango dira bertan hamazortzi urtetik gorakoentzako Bilboko La Casillan garagarrilaren 20tik 22ra. Euskadiko Nazinoarteko I. Areto Erotikoaren ateak Cicciolina aktore ezagunak zabalduko ditu arratsaldeko lauretan.

Garaiko kultur eta giza ondarea ezagutzeko argazki zaharren erakusketea ikusgai

Bizkaie! 2007-07-18 02:00

Argazki zaharren erakusketea zabalik izango da Garain Gerediaga Elkarteren eskutik datozan egunetan, garagarrilaren 21etik 31ra. Erakutsiko diran argazkiak Garai eleizateko kultur eta giza ondarearen zati garrantzitsua dira.

Blues musikea Zornotzan Ñaco Goñi, Mingo Balaguer eta Danny Boy musikariakaz

Bizkaie! 2007-07-18 02:00   Musikea

Madriletik etorritako Ñaco Goñi, Andaluziako Mingo Balaguer eta Valentziako Danny Boy taldeek Zornotzako jaietako musika-egitarauari blues ikutua emongo deutse gaur, garagarrilak 18, herriko plazan gaueko hamarretatik aurrera.

‘Abentura Antzokian’ ekimena marrazki eta gutunetan islatu dabe txikienek

Bizkaie! 2007-07-18 02:00   Kulturea

Bizkaiko 85 ikastegitako ikasleek ‘Abentura Antzokian’ bizi eben Bilboko Arriaga Antzokian apirilaren 23tik maiatzaren 26ra bitartean. Esperientzia hori 1.227 marrazki eta gutunetan islatu dabe.

SkateXpresion 2007, errobera ganeko adierazmena

Bizkaie! 2007-07-18 02:00

Garagarrilaren 20an Skatexpresion ekimenaren zazpigarren edizinoa jarriko da martxan Bilbon. Honezkero, garagarrilaren 13an hasita, egitarauari hasierea emonda dago Castro Urdialesen. Garagarrilaren 21era arte, Kantabriako herri horretan hainbat zeregin izango ditue zaletuek.

Korrontzi eta Standard Berlineko XIX Popkomn Azokan izango dira

Bizkaie! 2007-07-18 02:00   Euskaldunak munduan

Popkomn Merkadu Diskografikoaren Azokearen XIX edizinoa irailaren 19tik 21era bitartean izango da Berlinen. Aurten be, euskal ordezkarien partaidetzea izango dau azokeak, oraingoan bikotxa ganera. Korrontzi eta Standard taldeak irailaren 19an, eguaztena, joko dabe.

The Bellrays eta The Beasts of Bourbon Bilbon, garagarrilaren 20an

Bizkaie! 2007-07-17 02:00   Musikea

Iluntzeko zortzietatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian, The Bellrays estadubatuarren eta The Beasts of Bourbon australiarren musikea izango da nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Probau tximinoi-izozkia, ez jatzu damutuko!

Oscar Dominguez 2007-07-17 02:00   Begi betegarri

Kalesound Maketa Lehiaketako irabazleak Zizateh eta Akatu taldeak izan dira

Bizkaie! 2007-07-17 02:00   Musikea

Zizateh pop rock sailean eta Akatu metal sailean izan dira Kalesound I. Maketa Lehiaketako irabazleak. Infernuko Panpinak eta All Jazz Era (pop rock sailean) eta Toil eta Eutanasia (metal sailean) izan dira beste saritu batzuk.

Laura Hidalgo kubatarraren pinturak ikusgai Barrainkuako udaltegian

Bizkaie! 2007-07-17 02:00   Kulturea

'Barrutik' izenburupean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Laura Hidalgo Cabrer pintore kubatarraren obrearen erakusketea antolatu dau. Garagarrilaren 31ra bitartean egongo dira obrak ikusgai.

Distrito Foto, Bilboko auzoen inguruko argazki lehiaketea martxan dago

Bizkaie! 2007-07-17 02:00

Ekimenak Deustu, Uribarri, Zazpikaleak, Abando eta Errekaldeko leku eta lagunen argazkiak batuko ditu eta, danetara, 5.400 euro banatuko dira sarietan. Lanak irailak 24 eta 28 bitartean aurkeztu behar dira.

Irakurzaletasuna bultzatzeko helburuagaz, ‘liburutegi ibiltaria’ zabaldu dabe Maruri-Jatabeko ugerlekuetan

Bizkaie! 2007-07-16 02:00

Maruri-Jatabeko Udaleko Euskera Zerbitzuak, Euskerearen Bizibarritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) garapenaren barruan, ‘liburutegi ibiltaria’ egitasmoa jarri dau martxan udal ugerlekuetan irailaren 14ra bitartean.

Eskuko telefonoen aplikazinoetan euskerea bultzatu guran

Bizkaie! 2007-07-16 02:00   Euskerea berbagai

Euskerea eskuko telefonian zerbitzu-hizkuntza izateko helburuagaz, Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak hartu-emonak ditu eskuko telefonoen produktore nagusienakaz (Sony-Ericsson, Alcatel, Nokia, Motorola eta abar) eta telefonia zerbitzua eskaintzen daben enpresa nagusienakaz (Euskaltel, Telefonica-Movistar, Vodafone, Orange, Yoygo, Eroski, Carrefour eta abar).

Bisita gidatuak Arriaga Antzokian eta Bilboko Udaletxean

Bizkaie! 2007-07-16 02:00

Garagarrilak 21, 22, 27, 28 eta 31 egun bereziak izango dira Bilboko Arriaga Antzokian eta Udaletxean. Bilbao Turismo eraundeak antolatutako bisita gidatuei esker, eraikin horreetara hurreratzen diran turista zein uritarrek eraikin oso esanguratsuetara egingo ditue bisitak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Garikoitz Arregi berriztarra txapeldun graffiti lehiaketan

Bizkaie! 2007-07-16 02:00   sariak-autortzak

Gernika-Lumoko kaleak kolorez jantzi dira asteburuan Topaguneak antolatutako Euskal Herriko Graffiti Lehiaketearen laugarren edizinoaren finalaren eskutik. ‘Kolorez busti’ izeneko lana izan da irabazlea, Garikoitz Arregi berriztarrak egindako irudia. Aurreko edizinoaren irabazleak aurten be lehenengo saria eskuratu dau, 1.500 euroko saria.

»» Ikusi argazki guztiak (3)