'Gidoi Faktoria' espezializazino-programea eskainiko dabe Eiken-ek eta EiTBk datorren ikasturtean

z 2009-07-01 18:43

Programearen helburua ikus-entzunezko produkzinoan gidoilari adituak trebatzea da. Antolatzaileen esanetan, 'modu horretan, bete egingo litzateke telebistearen merkaduan eta aitatutako arloan dagoan hutsunea'.

Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta Euskal Irrati Telebistak (EiTB) 'Gidoi Faktoria' izeneko espezializazino-programea jarri dabe martxan, ikus-entzunezko produkzinoan gidoilari adituak trebatzeko asmoz. Modu horretan, bete egingo litzateke telebistearen merkaduan eta aitatutako arloan dagoan hutsunea.

Programearen arduradunek jakinarazo dabenez, ikastaroa datorren zemendian hasiko da EiTBren Bilboko egoitzan. Programeak lau modulu informatibo ditu eta, danetara, 350 eskola-ordu emongo dira gidoilariek ezagutu beharreko trebakuntzak eta gaitasunak lantzeko helburuagaz. Zentzu horretan, parte-hartzaileek sakon aztertu eta ezagutuko dabe telebista, baita gidoiaren oinarriak eta tresnak eta fikzinoa edo entretenimentua lako genero desbardinetan dituan aplikazinoak be.

Ikasleek amaierako proiektu bat egin beharko dabe eta praktika-aldi bat egiteko aukerea be izango dabe, 'Gidoi Faktoria' ekimenagaz kolaboretan dauen produkzio-enpresaren batean. Era berean, tutore baten aholkularitzea izango dabe. Programa osoa amaitzen danean, parte-hartzaileek 'Gidoilari aditua' titulua lortuko dabe, Eikenek eta EiTBk emanda.


Hartzaileak

Proiektu barritzaile hau 20 ikaslerentzat izango da eta ondoko baldintzak izan beharko beharko ditue: ikus-entzunezko munduari lotutako unibersidade ikasleak edo prestakuntza zentroetakoak, sektoreko profesionalak edo lotura daukien beste sektore batzuetako profesionalak eta gidoigintzaren munduan euren ibilbide profesionala garatzeko interesa izan.

Aldez aurretik matrikula-tasea ordainduta, profesionalek ikastaroa libretik egiteko aukerea izango dabe. Izena garagarrilean eta irailean emon daiteke.

Ikastaro osoko matrikulearen kostua 4.800 eurokoa da, eta ordainketea zatika egin daiteke. Antolatzaileek matrikulearen % 30era arteko bekak emongo ditue, oraindino zehaztu barik dagozan erispideak aztertu ondoren.

Programan interesa dabenek edota informazio gehiago gura dabenek, gidoifaktoria@eitb.comidatzi edo 94 656 32 30 telefonora deitu besterik ez dabe egin behar.

Prestakuntza programa honegaz batera, iraupen laburreko (10-15 ordu) beste bost tailer edo ikastaro monografiko antolatuko dira. Ikastaro honeetan, gehienez, 50 ikaslek parte hartu ahal izango dabe. Bestalde, ekimenaren testuingurua aprobetxauta, Eikenek eta EiTBk urtean behin edo birritan berbaldiak, jardunaldiak eta lan-saioak egin nahi ditue gidoigintza sektorearen profesionalei zuzenduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu