'The Gories' eta 'Oblivians' talde estadubatuarrek Bilboko Kafe Antzokian joko dabe zapatuan

Bizkaie! 2009-07-02 12:45   Musikea

Taldeek disko esanguratsuak plazaratu ditue, Goner, Crypt eta In The Red Records zigiluakaz, besteak beste. Jon Spencer & Blues Explosion, Jay Reatard, The Delta 72, Atom Rhumba edota The Black Lips taldeek, berbarako, euren eragina daukiela esan daiteke. Kontzertua 21:30ean izango da, 22 euroan.

Garage soinuak jorratzen dituen bi talde historiko, The Gories eta Oblivians, Europan zehar alkarregaz bira bat egiten dagoz eta bira horren barruan dago Bilboko Kafe Antzokian zapatu honetan, garagarrilak 4, 21:30ean eskainiko daben kontzertua.

Taldeek disko esanguratsuak plazaratu ditue, Goner, Crypt eta In The Red Records zigiluakaz, besteak beste. Jon Spencer & Blues Explosion, Jay Reatard, The Delta 72, Atom Rhumba edota The Black Lips taldeek, berbarako, euren eragina daukiela esan daiteke.

The Gories taldeak 1989an grabau eban bere lehenengo disko luzea, 'House Rockin', Wanghead With Lips eta Fanclub Records zigiluakaz. Disko honen soinua -blues, funk eta punk nahasketea- erabagiorra izan zan Detroit uriko (AEB) garage eszenea zabaltzeko. The Detroit Cobras, The New Bomb Turks, Lost Sounds eta The White Stripes moduko talde esanguratsuek The Gories taldea goreneko erreferentzia moduan daukie.

Bestalde, Oblivians garage-punk estiloko taldea da, 1993an Memphis (Tennesee, AEB) urian sortutakoa. Taldea hiruk osotzen dabe: Greg Cartwright, Jack Yarber eta Eric Friedl. 1998an, taldea desegin eben eta, orain, kontzertu gitxi batzuk eskaintzeko alkartu dira barriro.

Kontzertua ikusteko sarrerea 22 eurokoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu