Imanol Igeregi izentau dabe Ikastolen Kooperatiba Europar barriaren zuzendari

Bizkaie! 2009-07-03 15:32

Aurrerantzean jentaurrean Ikastolen Elkartea legez ezagutuko dan erakundearen egitura funtzionala, honezkero, osotzen hasi da. Kooperatiba barriak, egun, 93 ikastola batzen ditu, Bizkaikoak (21), Gipuzkoakoak (28), Arabakoak (6), Nafarroakoak (14) eta Iparraldekoak (24).

Pasa dan eguaztenean, garagarrilak 1, egindako batzarrean, Euskal Herriko Ikastolak EKE (Europar Kooperatiba Elkartea) kooperatiba-alkarte barriaren Zuzendaritza Batzordeak zuzendaria izentau eban: Imanol Igeregi. Izentapenaren aurkezpen ofiziala gaur egin dabe Bilbon eta, bertan, kargua hartu dauen Igeregigaz batera, alkarte barriaren idazkari Xabier Arrieta eta presidente Koldo Tellitu izan dira, hainbat ikastolatako ordezkarigaz batera. Zuzendari barriak irakasle- eta psikologia-ikasketak ditu eta hogeta hamar urte baino gehiago daroaz ikastetxeen munduan.

Aurrerantzean jentaurrean Ikastolen Elkartea legez ezagutuko dan erakundearen egitura funtzionala, honezkero, osotzen hasi da. Kooperatiba barriak, egun, 93 ikastola batzen ditu, Bizkaikoak (21), Gipuzkoakoak (28), Arabakoak (6), Nafarroakoak (14) eta Iparraldekoak (24). Horreetatik, hamabi dira kooperatibearen sortzaileak. Idazkaria eta presidentea ikastola sortzaileen ordezkarien artetik aukeratu ziran bagilaren 13an eta, gaur aurkeztutako zuzendariagaz gehi Arantza Manterola presidenteordeagaz eta Paxkal Indo diruzainagaz, Zuzendaritza Batzordea osotzen dabe.

Ikastola bakotxak bere batzar orokorrean erabagi beharko dau kooperatiba barrian sartu ala ez eta, horregaitik, oraindino taldea osotu barik dagoala esan daiteke. 'Urte amaierara arteko epea dago atxikimentuak egiteko, ikastola guztiek ez baititue batzarrak urte-sasoi berean egiten eta, beraz, urtea amaitu arte itxaron behar da', azaldu dau Tellituk. Halanda be, 'honezkero, ikastola gehienek earbagi dabe kooperatiban sartzea eta, askotan, ahobatez'.

Nafarroako ikastola gehienetan, barriz, alkarte barrian sartzeko prozesua bertan behera itxi dabe, 'alkarte barriaren estatutuakaz bat etorri arren, Zuzendaritza Batzordearen izentapenagaz ez dagozalako ados'. Halanda be, Tellituk behin eta barriro zehaztu dau atxikimentu-prozesua luzea izango dala eta, oraindik, ate guztiak ez dagozala zarratuta. Ganera, jakinarazo dau nafarrek kooperatibearen barruan ikusten dabela euren burua eta 'adostasunerako zubiak eregiteko prest dagoz'. Igeregi zuzendari barria bat etorri da Tellituren berbakaz eta zehaztu dau 'aurrera egin behar dala, talde-lanean pentsau eta gogor lan egin helburuak lortzeko'. Helburu horreen artean garrantzitsuenak 'zuzeneko demokrazia eta kohesinoa, zerbitzuen eskaintza bateratua' dira. Halanda be, ordezkariek jakin badakie egungo zatiketa administratiboak eragindako hainbat traba gainditu behar izango dirala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu