Zuzendari gazteen film laburrak proiektauko dira 'Gaurik laburrena' emonaldian
2009-07-03 16:45 BarriakAurten be, zinezaleek 'Gaurik Laburrena' film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe Getxon, garagarrilaren 6an eta 7an. Urtero legez, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan zuzendari gazteen 26 film labur eskainiko dira. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.
Aurten be, zinezaleek 'Gaurik Laburrena' film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe Getxon, garagarrilaren 6an eta 7an. Urtero legez, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan zuzendari gazteen 26 film labur eskainiko dira. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.
Garagarrilaren 6an, astelehenean, gaztelaniazko filmak proiektauko dira eta biharamunean, martitzenean, euskerazkoak. Azken saio hori ikus-entzunezko produkzinoa bultzatzea helburu dauen Eusko Jaurlaritzearen Kimuak ekimenari dedikauko jako eta azken 10 urteotan produzidutako euskerazko film labur onenak batzen ditu.
'Gaurik laburrena' nahitaezko hitzordua da film laburren zaleentzako. Bertan, eskaintza interesgarri batez gozau ldaiteke, mota desbardinetako filmak erakutsiko diralarik. Ekimenaren helburuetako bat zuzendari barriak bultzatzea dao. Honen bidez, zinegile gazteek euren azken lanak aurkezteko aukerea izaten dabe.
Astelehenean, garagarrilak 6, honako film labur honeek eskainiko dira: 'Die Schneider Krankheit' (zuz.: Javier Chillón), 'El ataque de los robots de Nebulosa-5' (zuz.: Chema García), 'Maquetas' (zuz.: Carlos Vermut), 'La maldición de los hombres-triángulo' (zuz.: Pablo Llorens), 'Marisa' (zuz.: Nacho Vigalondo), 'Sin Aliento' (zuz.: Asier Iza), 'Abimbowe' (zuz.: Álex Montoya), 'On The Line' (zuz.: Jon Garaño), 'Pim, pam, pum' (zuz.: Andoni de Carlos eta Asier Urbieta), '18 segundos' (zuz.: Bruno Zacharías eta Macgregor), 'The Werepig' (zuz.: Samuel Ortí), 'Cotton Candy' (zuz.: Aritz Moreno), 'Videoclub' (zuz.: R. Domínguez, J. Manzaneque eta McGregor), 'Porque hay cosas que nunca se olvidan' (zuz.: Lucas Figueroa) eta 'Cómo conocí a tu padre' (zuz.:Álex Montoya).
Biharamunean, garagarrilak 7, euskerazko film laburren txandea izango da. Saio horretan honako filmak proiektauko ditue: 'Txotx' (zuz.: Asier Altuna eta Telmo Esnal), 'Sarabe' (zuz.: Beatriz de la Vega); 'Hauspo soinua' (zuz.: Inaz Fernández), 'Hilarri' (zuz.: Manu Gómez); 'Belarra', 'Amuak' eta 'Columba Palumbus', (zuz.: Koldo Almandoz); 'Dortokoa Uhartea' (zuz.: Maru Solores); 'Topeka' eta 'Sarean', (zuz.: Asier Altuna) eta 'Lepokoa' (zuz.: Safy Nebbou).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!