Mikel Larrinaga Ortiz eta Sofía Arana Landín izan dira 2024ko saridunak
2026-10-16 08:17 KultureaEusko Jaurlaritzeak 2024ko eta 2025eko Jesus Maria Leizaola sariak banatu ditu.
Laguntza-erreformen eragina, Ekonomia Ituna aldaketarako palanka izatea, maila anitzeko gobernantza eta parte-hartzea, eta foru-arauak oinarri dituen ikerketakaitik jaso dabe autortzea
Lehen Eusko Jaurlaritzearen 90. urteurrenean, zerbitzu publikoaren, legitimidade demokratikoaren eta autogobernuaren aldeko jarreran erreferente izan zan Jesus Maria Leizaolaren ondarea aldarrikatu dau Jaurlaritzeak sariak emoteko ekitaldian.
Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan izan da ekitaldia eta hor izan dira Gobernantza, Administrazino Digital eta Autogobernu saileko Enplegu Publikoko sailburuorde Maite Barruetabeña; Erakunde Hartu-emonetarako sailburuorde Xabier Ochandiano; Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendari Leire Corrales; eta Autogobernuko zuzendari Begoña Perez de Eulate.
IVAPek 1990 urtetik, urtero emoten dituan “Jesus Maria Leizaola” sarien helburua da euskal autogobernuari, gobernantza publikoari eta politika publikoen lanketan eragina daben erronkei buruzko ikerketea sustatzea. Euskal erakundeak eta gizartea hobeto ulertzen laguntzen daben lan juridikoak, historikoak eta politologikoak saritu dira.
Maite Barruetabeñak lehen Eusko Jaurlaritzea izan dau berbagai, 90. urteurrenaren harian, eta sariei izena emoten deutsen personea nabarmendu dau sari-emote ekitaldian: Jesus Maria Leizaola lehenengo gobernu horretako kide izan zan. Justizia eta Kultura sailburu izentau eban Agirre lehendakariak 1936ko urriaren 7an, Gernikan, eta 1960an Eusko Jaurlaritzearen historiako bigarren lehendakari bihurtu zan, Agirre lehendakaria hil ondoren. Sailburuordeak Leizaolaren ibilbidea gogoratu eta haren zuzentasuna, konpromisoa eta zerbitzurako bokazinoa azpimarratu ditu, baita demokraziaren, bakearen, giza eskubideen eta euskal autogobernuaren alde egindako defensa sendoa be.
Saritutako ikerketak
Mikel Larrinaga Ortizek 2024ko Jesus Maria Leizaola saria jaso eban El socorro de los infelices. El impacto de las reformas asistenciales en Gipuzkoa (1750-1850) lanagaitik. Historian doktorea da Euskal Herriko Unibersidadean, eta ikertzaile doktoreondokoa. XVIII. eta XIX. mendeetako pobrezia, laguntza-erakundeak eta ordena publikoko politikak aztertu ditu. Haren lanak, ikuspegi historikotik, gizarte-babeserako eta laguntzarako mekanismoen bilakaerea ulertzeko aukerea emoten dau.
Sofía Arana Landínek 2024ko Jesus Maria Leizaola saria jaso eban El Concierto Económico como palanca de cambio para la transición a la economía circular y la bioeconomía en Euskadi lanagaitik. Arana Ingeles Filologian, Zuzenbidean lizentzitua da eta Zuzenbidean doktore UPV/EHUn. Bertan, Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakaslea da 2000tik. Kontzertu Ekonomikoa aztertzen ibilbide luzea dau eta gaur egun, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko kidea da.
David Fernández Rojok 2025eko Jesus Maria Leizaola sariaren akzesita irabazi dau De Europa a los municipios vascos: gobernanza multinivel y participación ciudadana en el reasentamiento de personas refugiadas lanagaitik. Zuzenbidean doktorea eta Deustuko Unibersidadeko irakasle eta ikertzailea da, eta Europako Askatasun, Segurtasun eta Justizia Esparruan, migrazino eta asilo-politiketan eta Europako erabagiek estaduko eta tokiko administrazinoetan daben eraginean oinarritzen dau bere jarduera akademikoa.
Xabier Arzoz Santistebanek 2025eko Jesus Maria Leizaola saria jaso dau Las normas forales de los Territorios Históricos lanagaitik. Zuzenbidean doktorea eta UNEDeko Administrazino Zuzenbideko katedraduna da, eta ibilbide luzea dau zuzenbide publikoan, lurralde-antolaketan, jurisdikzino konstituzionalean, federalismoan eta hizkuntza-eskubideetan. Autortza honek gainera, loturea dau, 2000. urtean beste ikertzaile batzuekaz batera jaso eban Leizaola sariagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
