Dobako 'wifi' zerbitzua jarri dabe Gasteizko udal zentro eta bulegoetan
2009-07-01 15:25El Pilar, Judimendi, Arana, Hegoalde, Arriaga, Aldabe eta Iparralde udal zentroetan erabili ahal izango da 'wifi' zerbitzua, baita udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan, Gazte Informazinoko Udal Bulegoan, Uri Espazioan eta Montehermoso Kultur Zentroan be. Datozan egunotan, zerrenda horri Lakua gehituko jako eta Ibaiondo udal zentroak be eskainiko dau zerbitzua inauguretan danean.
Gasteizko Udalak 'wifi' bidez Internetera doban sartzeko zerbitzua eskainiko dau gaurtik aurrera udal zentroetan eta bulegoetan. Zerbitzuan interesa dabenek, dobako bonu bat jaso beharko dabe konexinoa eskaintzen daben lekuetan. Bonu horrek iraupen zehatz bat izango dau.
El Pilar, Judimendi, Arana, Hegoalde, Arriaga, Aldabe eta Iparralde udal zentroetan erabili ahal izango da 'wifi' zerbitzua, baita udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan, Gazte Informazinoko Udal Bulegoan, Uri Espazioan eta Montehermoso Kultur Zentroan be. Datozan egunotan, zerrenda horri Lakua gehituko jako eta Ibaiondo udal zentroak be eskainiko dau zerbitzua inauguretan danean.
Neurri honen bidez, Marian Gutierrez Gasteizko Udaleko Teknologia Barrien zinegotziak azaldu dauenez, 'herritarrak teknologia barrietara hurreratu gura dira'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!