Urteurrena dala eta, Guggenheim Bilbao Museoan sartzea doban izango da astegoienean

Bizkaie! 2026-10-16 07:51   Kulturea

29. urteurrena ospatzeko, ateak zabalik egongo dira urriaren 17an eta 18an.

Astegoien honetan Museora datozenek ikusgai dagozan erakusketak bisitetako modua izango dabe: Steve McQueen: 66–76–26 (babeslea: Occident); Film & Video aretoan Pipilotti Rist: Ever is Over All instalazioa; in situ: Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa; eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (babeslea: BBK Banku-Fundazinoa).

Aldez aurreko erreserbea agortuta badago be, sarrerak Museoko txarteldegietan eskuragarri egongo dira baimendutako lekua bete arte.

Museoaren ordutegia 10:00etatik 19:00tara izango da.

Informazino gehiago: 944 359 080.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu